15:53

Kataluniako Hauteskundeak 2021

Katalunia

Rajoy: 'Ez da Kataluniaren independentziarik izango'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako gobernuburuak azpimarratu du irailaren 27ko Kataluniako bozak 'hauteskunde autonomikoak' izango direla eta diputatuak eta Kataluniako Parlamentua aukeratzeko soilik balioko duela.

  • Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE

    Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du ez dela Kataluniaren independentziarik izango eta Artur Mas Kataluniako presidentearen "arduragabekeria" Greziako egoera eragin duen jarrerarekin alderatu du.

"Estatua guztiz prest dago norbaitek legea urratzen duenean hura betearazteko", adierazi du Rajoyk Ewa Kopacz Poloniako lehen ministroarekin batera Moncloa jauregian eskaini duen prentsaurrekoan.

Horrela mintzatu da Raül Romeva ICVko buruzagi ohia buru izango duen CDCk, ERCk eta erakunde subiranistek osatu duten zerrenda bakarrari buruz. Irailaren 27ko hauteskundeei begira osatu duten zerrenda bakar horren helburuan sei hilabeteko epean Kataluniaren independentzia lortzea da.

"Arduragabekeriek arazoak eta zailtasunak eragiten dituzte, Grezian gertaturikoa adibide", ohartarazi du Rajoyk.

Espainiako gobernuburuak azpimarratu du irailaren 27ko Kataluniako hauteskundeak "boz autonomikoak" izango direla eta diputatuak eta Kataluniako Parlamentua aukeratzeko soilik balioko duela.

"Ez da beste ezer erabakiko", ohartarazi du Rajoyk. Gainera, Espainiako Gobernuak legea betetzen dela bermatuko duela azpimarratu du: "Legea beteko da Katalunian eta Espainiako edozein tokitan".

"Gobernariek arduraz, zuhurtziaz eta zentzuz jokatu behar dute eta beti ere jakinda zer egin dezaketen eta zer ez", esan du Rajoyk. "Ez da Kataluniaren independentziarik izango eta Katalunia ez da Europatik irtengo, bertako herritarrei hori proposatzen bazaie ere", gaineratu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena