11:29

Kataluniako Hauteskundeak 2021

Katalunia

Mas: 'Indar subiranisten gehiengorik gabe, prozesua amaitu egingo da'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Generalitateko presidentearen hitzetan, ez da horrelakorik gertatuko eta Junts Pel Si hautagaitzaren eta CUP alderdiaren botoak batuta gehiengoa izango duten itxaropena agertu du.

  • Artur Mas Generalitateko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

    Artur Mas Generalitateko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Artur Mas Generalitateko presidentearen esanetan, indar subiranistek irailaren 27ko Kataluniako hauteskundeetan gehiengorik lortzen ez badute "prozesu hau amaituta izango da". Kasu horretan, Kataluniako politikak zerotik hasteko birkokatu egin beharko duela adierazi du, baina ez du uste horrelakorik gertatuko denik.

La Vanguardia egunkariari eskainitako elkarrizketan, Masek aitortu du zaila dela Junts Pel Si hautagaitzak gehiengo osoa lortzea, baina Kataluniako parlamentuko lehen indarra izango dela uste du eta, CUP alderdiaren bozak batuta, gehiengo osoa izan dezakeela.

Unio alderdia eta Catalunya Si que es Pot hautagaitza erabakitzeko eskubidearen alde agertu badira ere, hauteskunde gauean bi horien bozak ezezkoaren blokearekin batera kontatuko dituztela ohartarazi du Artur Masek.

Masen iritziz, independentzia aldarrikapenaren ondorioak ez dira "Kataluniaren erantzukizuna bakarrik. Espainiak eta Europak ere beren ardura dute". Caixa eta Sabadell bankuek Madrilen egoitza izan dezakete eta, are gehiago, "estatu espainiarrarentzat banku bat eta Kataluniarentzat beste bat izan dezakete". "Guztia ebatzi daiteke baldin eta gauzak ongi egiteko gogoa badago", gaineratu du.

Hauteskundeak irabaziz gero eta, behin Parlamentua eta Gobernua osatuta, estatu katalana osatzeko ebazpena egin eta estatu espainiarrari horren berri emango zaio. "Estatu espainiarrarekin adostuta estatu katalana osatu nahi dugu", gaineratu du.

Balizko gobernu independente horren eguneroko kudeaketaz galdetuta, koalizioek izan ohi dituzten barne tentsioak izango dituztela onartu du, baina ez du uste hori oztopo izango denik.

Boto asmoari buruzko inkesta

Junts pel Si hautagaitzak eta CUP alderdiak gehiengo osoa lortuko dute irailaren 27ko hauteskundeetan El Periodico egunkariak gaur argitaratutako inkesta baten arabera.

GESOP etxeak abuztuaren 31 eta irailaren 2a bitartean egin zuen aipaturiko inkesta eta, horren arabera, Junts pel Si hautagaitzak 60-62 diputatu (botoen % 38,8) lortuko ditu eta CUP alderdiak, berriz, 7-8 ordezkari (botoen % 6).

Ciutadans izango da Parlamentuko bigarren indarra (25-27 diputatu), beti ere inkestaren arabera. Hirugarren tokia eskuratuko du Catalunya Si que es Pot hautagaitzak (15-17 ordezkari), PSCren (13-14 ordezkari) eta PPren (10-11 ordezkari) aurretik. Bestalde, Unio alderdia Parlamentutik kanpo geldituko da.

eldituko da.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena