Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

Balorazioa

CUPek Artur Masi ohartarazi dio ez dela ezinbestekoa

Prozesua aurrera doala azpimarratu du Antonio Bañosek. "Gaur Errepublika jaio da", esan du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CUPen ustez, alderdi independentistek irailaren 27an Kataluniako hauteskundeetan lortutako emaitzekin prozesua aurrera doa, baina Artur Masi ohartarazi dio inor ez dela ezinbestekoa, eta denak direla beharrezko orain hasiko den etapa berrian.

Antonio Baños hautagaiak eta Anna Gabriel zerrendako bigarren hautagaiak agerraldia egin dute, emaitzen balorazioa egiteko. CUPek 10 eserleku lortu ditu irailaren 27ko hauteskunde hauetan (botoen % 97 zenbatuta).

Bañosen hitzetan, gaur gauean hasiko da dena, "haustura eta desobedientzia", eta prozesuak ez duela gelditzerik esan du, CUP izango delako "azeleragailua". "Gaur Errepublika jaio da", gaineratu dute.

"Beste behin ere, katalanek iraultza bati ekiten diogu", esan du hautagaiak, eta aurrerantzean katalanei inork ez diela aginduko azpimarratu du.

"Desobedientzia independentzia zen", aldarrikatu du, eta CUPen lehentasunak azpimarratu ditu: desobedientzia hori berori eta herritarrak erreskatatzeko plana, katalan guztiek egunean hiru aldiz jateko aukera izan dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako Hauteskundeak gaur Artur Mas albisteak