Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

Ekitaldi politikoan

Artur Mas: 'Kataluniaren garapenerako oztopoa da Espainia'

Manresan izandako hauteskunde-ekitaldi batean, Generalitateko presidenteak adierazi duenez, proiektu subiranoaren "azken zentzua" hobeto bizi daitekeen Katalunia eraikitzea da.

Artur Mas Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Artur Mas Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Artur Mas Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Generalitateko presidentea eta presidentetzarako CiUko hautagaiaren esanetan, Kataluniako hezkuntza, osasun eta ongizate sozialerako oztopoa da Espainia.

Mas Irene Rigau, Boi Ruiz eta Josep Lluis Cleries kontseilariekin izan da. Manresako Joviat pabilioian 1.000 lagun inguru bildu dira. Masek etxegabetzeei aipamena egin die. "Katalunia Estatua izango balitz, etxegabetzeena konponduko luke", adierazi du.

Halaber, Generalitateko presidentearen arabera, proiektu subiranoaren "azken zentzua" hobeto bizi daitekeen Katalunia eraikitzea da, eta Estatu propioa izanda, hori posiblea da.

Auzitegi Konstituzionalak ebatzi duenez, Gobernuak % 0,7 eman behar die rkidegoei (auzi sozialetan erabili dezatela) baina Rajoyren Gobernuak epaiari muzin egin diola salatu du Masek. Gainera, 2006tik Kataluniako pobreziaren indizea puntu bakarra igo dela (% 20ra) nabarmendu du.

Hala ere, 2020ra begira pobreziaren indizea laurden bat murrizteko eta bizi-itxaropena % 5 hobetzeko asmoa duela esan du, Katalunia munduko lehen 15 herrialdeen artean kokatu ahal izateko. "Kataluniak hori lortu dezake, funtzionatzen duen osasun-sistema dugulako", gaineratu du Masek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea