Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

Hausnarketa eguna

Masen aldeko ekitaldi bat legearen kontrakoa dela adierazi dute

Hauteskunde Batzordeak aintzat hartu du Ciutadans eta PPC alderdiek egindako salaketa. Sant Jaume plazan 15 pertsona inguru bildu dira Masi babesa adierazteko.

Artur Masek Sant Jaume plazan bildutakoak agurtu ditu. Efe.
Katalunia hauteskundeak | Masen aldeko ekitaldia legez kanpokoa da
Artur Masek Sant Jaume plazan bildutakoak agurtu ditu. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Hateskunde Batzordearen iritziz, larunbat honetan, Artur Mas CiUko hautagaiaren alde egindako elkarretaratzea araudiaren kontrakoa da "kanpaina izaera ukaezina" zuelako eta baimenik gabe egin delako.

Erabakiaren arabera, Batzordeak aintzak hartu du Ciutadans eta PPC alderdiek egindako salaketa. Bi alderdiek larunbat arratsaldean Sant Jaume plazan Artur Masen alde egindako elkarretaratzea salatu dute. Masek berak bertan bildutakoak agurtu ditu, Generalitatetik atera denean.

Batzordeak dioenez, Masen aldeko ekitaldia araudiaren kontra doa, kanpaina kutsu nabarmena duelako eta "batez ere, hausnarketa egunean egin delako". "Beharrezko erabakiak" hartuko dira

Ondorioz, eta "beharrezko erabakiak hartzeko", Generalitateko Gobernazio Sailari esango diote Artur Masen aldeko ekitaldiak "ez duela Batzordearen baimenik izan".

CiUtik aditzera eman dutenez, ez dute deialdiarekin zerikusirik eta hausnarketa eguna guztiz errespetatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea