00:37

Kataluniako Hauteskundeak 2021

Erreakzioak

Alderdiek CiUren jaitsiera azpimarratu dute

Erredakzioa

Pere Navarro PSCko hautagaiaren iritziz, "herriaren borondatea" ez da Masek eskatutakoa izan. PPrentzat, berriz, "hauteskundeetako galtzaile handienak CiU eta Mas dira".

02:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

PSC

Sozialistek lortutako emaitza historian izandako txarrena izan dela onartu du Pere Navarro PSCko hautagaiak.

Emaitza ez da alderdiaren gustukoa izan, baina 20 ordezkari lortu dituztela eta boto gehien lortu duen alderdia direla azpimarratu du, inkestek ematen ziotena baino emaitza hobeagoa.

PPC

Kataluniako PPak hauteskunde autonomikoetan izandako emaitzarik onena lortu du, 19 ordezkari lortuta. Emaitzak ikusita, Alicia Sanchez Camachok esan du kataluniarrek Masi "zilegitasuna" kendu diotela eta CiUko hautagaiakk "porrot" egin duela.

Prentsaurrekoan egindako adierazpenetan, "CiU eta Mas hauteskundeetako galtzaile handienak" direla azpimarratu du, eta ERCk bere emaitzarik onenak lortu izana leporatu dio. Ondorioz, CiUk bere porrota "jendaurrean onartu" behar duela esan du.

ICV-EUiA

Joan Herrera ICV-EUiA koalizioko hautagaiak herritarrek "gaur inoiz baino gehiago Katalunia CIU baino gehiago dela erakutsi dutela nabarmendu du. Gainera, Artur Mas Gobernura heltzea eragotziko duen ezkerreko polo bat eraikitzearen alde agertu da.

Herrerak "CIUren doitasunaren aurkako polo bat" eraikitzeko gogoa berretsi du.

Ciutadans

Albert Rivera CIutadanseko (C's) agintariak bere alderdiak talde parlamentario propioa lortu izana ospatu du. Horrez gain, "gaurko porrotaren ostean",  Artur Masi bere kargua uztea eskatu dio.

"Gaur denbora askoz isilarazia izan den benetako Kataluniak hitz egin du. Denbora askoan zehar katalan eta espainiar sentitzeagatik beldurtua sentitu den herria, hain zuzen ere", azaldu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena