Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

A-25

Mas garaile gehiengo osorik gabe, eta ERC bigarren alderdia da

CiUk 12 ordezkari galdu ditu, eta PSCk aldiz, 8. PPCk ordezkari bat irabazi du eta Ciutadans 3 izatetik 9 eserleku izatera pasa da. CUP alderdi independentista eta ezkertiarrak 3 eserleku lortu ditu.

Artur Mas izan da Kataluniako hauteskundeen garailea. Efe.
Hauteskundeak Katalunia | Artur Masek hauteskundeak irabazi ditu
Mas garaile gehiengo osorik gabe, eta ERC bigarren alderdia da

01:44

L.E.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CiUk irabazi ditu Kataluniako hauteskundeak. Artur Masen alderdiak, hala ere, 12 eserleku galdu ditu eta gehiengo absolututik oso urruti geratu dira. CiUk 62 ordezkari lortu zituen 2010ean, oraingo honetan, berriz, 50. Guztira, botoen % 30,3 lortu dituzte.

ERC Oriol Junquerasen alderdiak gorakada handia izan du eta Parlamentuko bigarren alderdia izatera pasa da, PSCren aurretik. Junquerasen alderdia 10 eserleku izatetik 20 izatera pasa da, % 13,6ko babesa lortuta.

PSCk, aldiz, 8 eserleku galdu ditu, eta hirugarren alderdia izango da Parlamentuan. Sozialistek 19 eserleku izango dituzte, 2010ean 28 lortu arren. Hautesleen % 14,6k sozialisten alde egin du.

PPCk berriz gora egin du. Alicia Sanchez Camachoren alderdiak gora egin du eta 19 ordezkari izango ditu orain. Azken bi urteetan 18 diputatu izan dituzte. PPCk botoen % 13,6 lortu du.

ICVri dagokionez, 13 ordezkari izango ditu, 3 irabazita eta botoen % 9,94 lortuta. Ciutadansek ordezkaritza hirukoiztu du, 3 eserlekutik 9ra pasatuta. Alderdiak botoen % 7,64 jaso du.

CUPek, berriz, 3 diputatu lortu ditu bere lehen hauteskundeetan. Ezkerreko alderdi independentistak % 3,48ko babesa izan du.

Erreakzioak

Hauteskundeen emaitzak jakin ondoren egindako agerraldian, Artur Masek espero zuen gehiengoa lortu ez duela onartu du. Hala ere, CiUko burua ez da hauteskundeak aurreratzeaz damutu, "azken hilabeteetan kaleetan bizi izandako mobilizazioak hautestontzietan isla izan behar zuelako".

Oriol Junqueras ERCko hautagaiak "disimulatzeko zaila den zoriona" agertu du Kataluniako hauteskundeetan lortutako emaitzen ondorioz. Dena den, "herrialdearen eta bere herritarren egoerak" kezkatu egiten duela nabarmendu du.

Sozialistek lortutako emaitza historian izandako txarrena izan dela onartu du Pere Navarro PSCko hautagaiak. Emaitzaez da alderdiaren gustukoa izan, baina 20 ordezkari lortu dituztela etaboto gehien lortu duen alderdia direla azpimarratu du, inkestek ematenziotena baino emaitza hobeagoa.

Kataluniako PPak hauteskunde autonomikoetan izandako emaitzarik onena lortu du, 19 ordezkari lortuta. Emaitzak ikusita, Alicia Sanchez Camachok esan du kataluniarrek Masi "zilegitasuna" kendu diotela eta CiUko hautagaiakk "porrot" egin duela.

Parte-hartze historikoa

Parte-hartzea izan da hauteskunde-eguneko protagonista nagusia, inoiz baino handiagoa izan baita. Guztira, hautesleen % 69,5k eman du botoa, 2010ko parte-hartzea baino 10,7 puntu handiagoa. Azaroaren 25ean  5.413.769 lagunek izan dute boza eman eta 10. legegintzaldirako Kataluniako Parlamentuko 135 diputatu aukeratzeko eskubidea.

Igande honetako hauteskundeetara 62 hautagaitza aurkeztu dira (16 Bartzelonan eta 14 Lleidan, Tarragonan eta Gironan), 2010eko hauteskundeekin alderatura, 52 hautagaitza gutxiago.

Boza emateko eskubidea duten 156.517 katalan atzerrian bizi dira, Gobernatzeko eta Erakundeen arteko Harremanetarako Kontseilaritzaren datuen arabera.

Guztira, 2.718 hautesleku izan dira irekita, 8.130 hauteskunde-mahai, 24.390 hauteskunde mahai-titular eta 18.780 ordezkari. Halaber, Administrazioko 4.834 ordezkari izan dira bertan.

Kanpaina

Hauteskunde-kanpainan eztabaidagai nagusi bakarra izan da: Kataluniaren balizko independentzia. Krisi ekonomikoaren auzia, esaterako, bigarren maila batean geratu da. Alabaina, azken egunotan polemika piztu da Artur Masen aurkako ustelkeria salaketak direla medio.

Artur Masek hauteskundeak aurreratzea erabaki zuen, Diadako manifestazio historikoaren ostean eta Espainiako Gobernuak hitzarmen fiskala negoziatzeari uko egin ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea