18:26

Kataluniako Hauteskundeak 2021

A-25

ERC ez da hurrengo Gobernuan egongo, oposizioko burua izango da

Erredakzioa

Junquerasen esanetan, CiUk irabazi zituen atzo hauteskundeak, baina Esquerraren ustez, “nazio mailako helburuak eta ekonomikoak” bat etorri behar dira “eta ezin dira bereizi”.

  • Oriol Junqueras (ERC). EITB.

    Oriol Junqueras (ERC). EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

ERC ez da Kataluniako Gobernu berrian egongo, eta oposizioko burua izaten saiatuko da, gaur Oriol Junquerasek iragarri duenez. Hala ere, CIUrekin “oinarrizko helburuak” jasoko dituen agenda bat adosten saiatuko da. Helburu horien artean, horren esanetan, erabakitzeko eskubidearena egongo da.

Atzoko hauteskundeen emaitzak aztertzeko bilera egin du gaur goizean ERCk. Junquerasen esanetan, CiUk irabazi zituen atzo hauteskundeak, baina Esquerraren ustez, “nazio mailako helburuak eta ekonomikoak” bat etorri behar dira “eta ezin dira bereizi”.

Junquerasen iritziz, CiUk gaizki egin du subiranotasunaren aldeko prozesua “pertsona baten lidergoaren menpe” planteatuta, eta “Espainiako Gobernua ere oker dabil subiranotasunaren aldeko prozesuak porrot egin duela esaten duenean”, gaineratu du.

Bestalde, PPrekin Bartzelonako Aldundian duen hitzarmena eta popularrekin batera gobernatzen duen udaletan dituen akordioak apurtzea eskatu dio CiUri. Murrizketa gehiago ez egitea ere eskatu dio Junquerasek Artur Masi.

Horren arabera, ERCk “ez du presarik” Artur Masen Gobernuan egoteko, baina bai, ostera, “independentziaren bidea zehazten duen ibilbide orrian” aurrera egiteko.

Autodeterminazio eskubidearen alde, alderdi politiko guztien arteko hitzarmen bat egitea proposatu du Junquerasek, eta CiU, ICV, ERC, PSC eta CUP alderdien arteko hitzarmena izan beharko lukeela esan du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena