Hauteskundeak 2024 - EITB
hauteskundeak
Hauteskunde-kanpaina
Erredakzioa
EAJren egitasmoa ezker abertzalearen "ereduarekin" kontrajarri du Iñigo Urkulluk. Ezker abertzalearen programa "gai bakarrekoa" dela esan du Urkulluk, "lerro bakar batean sartzen delako".
Informazio gehiago (1)
"Indarkeriarik gabeko" gizarte bat sendotzea, 2015ean Euskadirentzako status politiko berri bat lortzea eta lanpostuak sortzea EAJren hiru helburu nagusiak direla azaldu du Iñigo Urkullu EBBko presidenteak hauteskunde-kanpainako aurreneko ekitaldian.
EAJren egitasmoa ezker abertzalearen "ereduarekin" eta PSE-PP "formula negargarriarekin" kontrajarri ditu Urkulluk. Ezker abertzalearen programa "gai bakarrekoa" dela esan du buruzagi jeltzaleak, "lerro bakar batean sartzen delako".
2015ean Euskadik status politiko berri bat izan behar duela aldarrikatu du gaur Urkulluk. "Amets handi" bat da eta lortzeko "borondateak batu beharko ditugu", baina "indarkeriarik gabe gure eskuetan dago", agintari jeltzalearen ahotan.
Hauteskunde-kanpainaren aurreneko ekitaldian parte hartu du gaur Urkulluk Gasteizen. Jose Erkoreka, Emilio Olabarria eta Arantza Tapia Kongresurako hautagai jeltzaleak bertan izan dira.
"Bakea, bakearen truke"
ETAk indarkeria behin betiko uzten duela iragarri ostean "bakea bakearen truke" eman behar dela nabarmendu du EAJko buruzagiak, "indarkeriak etekinik atera behar ez duelako".
Zentzu horretan, "terrorismo, diktadura eta gerrako 75 urteei amaiera" emateko dei egin du Urkulluk. Era berean, "balioen handitasuna" eskatu du giza eskubide "guztiak" errespetatzeko, "biktimekiko errespetua" gailentzeko eta elkarbizitza eraikitzeko.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa