Nafarroa -

Gobernu berria

'Kezkagarria da Cosidok nahita egitea hanka-sartzeak', dio Geroa Baik

Koldo Martinez Urionabarrenetxearen esanetan, "Uxue Barkosek gidatuko duen hurrengo Gobernua egokiena izango da gizarte nafarraren nahiak eta aniztasuna ordezkatzen".

Barkos eta Marinez Urionabarrenetxea, aste honetako irudi batean. Argazkia: EFE
Barkos eta Marinez Urionabarrenetxea, aste honetako irudi batean. Argazkia: EFE
Barkos eta Marinez Urionabarrenetxea, aste honetako irudi batean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koldo Martinez Urionabarrenetxea Geroa Bairen Foru Parlamentuko bozeramaleak esan duenez, "Uxue Barkosek gidatuko duen hurrengo Gobernua egokiena izango da gizarte nafarraren nahiak eta aniztasuna ordezkatzen" eta, bere ustean, nahita eragin dute "interesak bultzatuta" EH Bilduk proposatutako Maria Jose Beaumont Presidentetza, Justizia eta Barne kontseilari gisa izendapenaren inguruko polemika.

Horren ildotik, ohar baten bidez, Martinezen esanetan, "Presidentetza, Funtzio Publikoa, Justizia eta Barne kontseilariaren izendapena ez da EH Bilduren eskuetan egongo, Uxue Barkosek izendatuko baitu eta, hortaz, berak zuzendutako Gobernu baten kide izango da eta leialtasunez jokatuko du".

Gainera, Geroa Bairen Parlamentuko bozeramalearen arabera, "kezkagarria" da Ignacio Cosido Poliziako zuzendari nagusiak "interesak bultzatuta hanka-sartzeak egitea, errealitatearekin bat ez datozen militantziak leporatuta, alderdikerien mesedetan".

Era berean, Martinezek argi utzi nahi izan du Maria Jose Beaumont ez dela "sekula alderdi politiko baten militante izan eta, hortaz, egun ez da eta aurretik ere ez da Bilduko kide izan".

"Espero dut Poliziak eta Guardia Zibilak, zentzudunez, Cosidok esandakoa ukatzea. Poliziako buruak esanetan baliteke Poliziak eta Foruzaingoak elkarlanari uztea, hainbatetan esan dugunez eta akordioan jaso dagoenez,Uxue Barkosek gidatuko duen Gobernuak zorrotza izango da legea betetzeko orduan", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Geroa Bai Nafarroa Uxue Barkos albisteak