Udal eta Foru Hauteskundeak -

PSE-EE

Lurralde Historikoen Legea aldatzeko eskua luzatu du Mendiak

Halaber, 'desorekak' saihesteko Udalen euskal Legea onartzea aldarrikatu du.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Lurralde historikoen legea aldatzearen alde egin du Idoia Mendiak

0:34

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak "eskua luzatu" die alderdi politiko guztiei Lurralde Historikoen Legea aldatzeko, baina onartu du badakiela ez dela "erraza izango legea aurrera ateratzea".

Halaber, Udalen euskal Legea aldarrikatu du Udalak erasoengatik "babesteko", "desorekak" saihesteko eta Udalen aurrekontuak "Jose Luis Bilbaorekin edo garaiko ahaldun nagusiarekin duzun adiskidetasunaren" menpe egon ez daitezen.

Barakaldon egindako aurrekanpainako ekitaldian, Idoia Mendiak babesa agertu dio Alfonso Garcia egungo alkate eta berrautaketarako PSE-EEren hautagaiari. Mendiak Udalen garrantzia azpimarratu du, "laguntza behar duenean herritarrak jotzen duen lehenengo atea delako, bere arazoei erantzuteko gertuen duen administrazioa baita".

Idoia Mendiak Udalen euskal Legearen beharraz ohartarazi du. Haren esanetan, "nazionalisten konplexuen erruz" ez da orain arte aurrera atera aipaturiko legea, "Udalak erasoengatik babestuko dituena eta horien eskumenak eta finantzazio aukerak zehaztuko dituena".

Halaber, Udalek beren finantzazioa erabakitzeko aukera izatea defendatu du, "Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek egiten duten bezala". "Gure sistema instituzionala moldatu nahi dugu herrialde justuagoa, modernoagoa eta eraginkorragoa egiteko", gaineratu du.

Azaldu duenez, arrazoi horiek tarteko erabaki du haren alderdiak Lurralde Historikoen Legearen erreforma proposatzea. "Herrialde txikia gara eta inork ez du ulertzen herrialde bakoitzak zerga eta zerbitzu ezberdinak izatea. Halaber, herritarrek ez dute egitura instituzionala ulertzen, erakunde eta maila asko daudelako", azpimarratu du.

Mendiaren arabera, PSE-EEk proposatu duen Lurralde Historikoen Legearen erreformak ahalbidetuko du EAEko "egitura instituzionala" berriz pentsatzea, erakunde bakoitzaren eskumenak argitzea eta bikoiztasunak saihestea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Idoia Mendia albisteak Euskal sozialistak