Udal eta Foru Hauteskundeak -

EAJ

Egibar: 'Gipuzkoak norabide aldaketa behar du'

Buruzagi jeltzalearen arabera, herritarrek baztertu egiten dute ezker abertzalearen proiektu politikoa eta gobernatzeko modua.

Egibarrek dio ezker abertzalearen eredua gizartea kontrolatzea dela

0:35

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJren GBBko presidentearen ustez, "Gipuzkoako norabide aldaketa behar du" eta gaineratu du gipuzkoarrek ere aldaketa aldarrikatzen dutela Bilduren gobernatzeko modua egiaztatu ostean.

Horrela mintzatu da Egibar Tolosan, EAJk Tolosaldeko hautagaitzak aurkezteko egin duen ekitaldi politikoan. Egibarrekin batera ekitaldian parte hartu du Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusirako EAJren hautagaiak.

Egibarrek adierazi du Gipuzkoak norabide aldaketa behar duela eta konbentzituta dago herritarrek "ezker abertzalearen proiektu politikoa eta gobernatzeko modua" baztertzen dituztela. Horren esanetan, ezker abertzaleak inposiziorako eta gizartea kontrolatzeko joera dauka.

Buruzagi jeltzaleak azpimarratu du EAJk herrialdeak aurrera egiteko erabaki estrategikoak hartzen zituen bitartean, ezker abertzalea "iraultzaren zain zegoen eta ez zuen Euskadirentzat garrantzitsuak ziren eztabaidetan eta gaietan parte hartzen". "Hainbat urtez kanpoan egon eta gero, Diputaziora heldu dira eta gu baino hobeto egingo zutela esan zuten, baina argi gelditu da ez dutela benetako programa alternatibo bat", gaineratu du.

Bestalde, Markel Olanok azaldu du Gipuzkoaren etorkizuna industria jardueraren sendotasunari lotuta dagoela, eta ezker abertzalea kritikatu du legegintzaldi honetan industriaren aldeko apustua ez egiteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Joseba Egibar Artola berriak Udal eta Foru hauteskundeak 2015