11:06

Udal eta Foru Hauteskundeak

Foru hauteskundeak 2015

14 hautagaitza aurkeztuko dira Nafarroako foru hauteskundeetara

Agentziak

UPN, PSN, EH Bildu, PPN, Izquierda-Ezkerra, Geroa Bai, Ahal Dugu, Ciudadanos, UPyD, Libertad Navarra, Equo, Pacma, SAIN eta RCN-NOK alderdiek hautagaitza erregistratu dute.

  • 14 alderdi saiatuko dira Nafarroako ganberan ordezkaritza lortzen. EiTB

    14 alderdi saiatuko dira Nafarroako ganberan ordezkaritza lortzen. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

14 hautagaitza lehiatuko dira maiatzaren 24an Nafarroan egitekoak diren foru hauteskundeetan. Apirilaren 20ko gauerdian amaitu da Nafarroako Lurralde Hauteskunde Batzordean hautagaitzak aurkezteko epea.

Honakoek aurkeztuko dute hautagaitza:  UPN, PSN, EH Bildu, Partido Popular de Navarra (PPN), Izquierda-Ezkerra, Geroa Bai, Ahal Dugu Nafarroa, Ciudadanos, UPyD, Libertad Navarra, Equo, Pacma, SAIN eta RCN-NOK.

Hauteskunde prozesua

Nafarroako Parlamentua martxo amaieran desegin zutenetik, abian da hauteskunAhalde prozesua.

Horren arabera, martxoaren 31tik maiatzaren 14ra bitartean, posta bidezko botoa eska daiteke.

Apirilaren 6tik 13ra hauteskunde erroldan izena emateko edo kentzeko aukera dago, baita zerrendan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko ere.

Apirilaren 15etik 20ra izan da hautagaitzak aurkezteko epea.

Azkenik, apirilaren 25etik 29ra hauteskunde mahaien kideak aukeratzeko zozketa publikoak egingo dira.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena