Udal eta Foru Hauteskundeak -
EH Bildu
Larrionek 'PPk eskaintzen duen prekarietatea baztertzea' eskatu du
EH Bilduren Gasteizko alkategaiak adierazi duenez, koalizioak "kalitatezko enplegua sortuko eta bermatuko du klausula sozialen bitartez".
agentziak | erredakzioa
Miren Larrion EH Bilduren Gasteizko alkategaiak "PPk eskaintzen duen prekarietatea baztertzea" eta "klausula sozialen bitartez kalitatezko enplegua sortzea eta bermatzea" proposatu du.
Larrionek Maiatzaren 1eko ekitaldi batean parte hartu du Gasteizen, eta lan ezbeharren kontrako neurrietan jarri dute arreta. Bertan, EH Bilduren hautagaiak azpimarratu du "bi eredu bakarrik" daudela: "PPrena, guztiaren gainetik lagunen poltsikoak betetzea helburu duena; eta EH Bildurena, klausula sozialen bitartez kalitatezko enplegua sortuko eta bermatuko duena".
"Maiatzaren 1ean, zoritxarrez, Gasteizen dauden bi ereduak ditugu agerian: Alde batetik, Europa Jauregian esplotatuta dauden langileak, datorren asteazkenean erregeari ongietorria egiteko presaka itolarrian lan egiten ari direnak; eta beste aldetik, kaleak hartuko dituen langile klasea".
Larrionek gaineratu duenez, Gipuzkoan, EH Bilduk agintzen duen lurraldean, ikusi ahal izan da "nola egin diezaiokegun prekarietateari aurre erakundeetatik, eta hilabete baino gutxiago geratzen da gauza beran Araban eta Gasteizen ikusteko".