22:53

Udal eta Foru Hauteskundeak

M24

Colauren garaipena Bartzelonan, CiUk baino zinegotzi bat gehiagorekin

M.G | erredakzioa

Barcelona en Comuren hautagaiak 11 zinegotzi izango ditu Udalean; Xavier Trias egungo alkateak baino bat gehiago.

0:57
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Botoen % 99 zenbatuta, Ada Colau Barcelona en Comu (Podemos eta ICV) hautagaitzaren alkategaiak irabazi ditu Bartzelonako udal hauteskundeak; izan ere, 174.707 boto eta 11 zinegotzi eskuratu ditu.

Ordezkari baten aldearekin irabazi dio Xavier Trias CiUren hautagai eta orain arteko alkateari, 157.389 boto eta 10 zinegotzi eskuratu baititu; 2011ko bozetan baino lau gutxiago.

Ciutadans indar handiz sartu da Bartzelonako Udalean, 5 zinegotzirekin (76.800 boto), eta ERC parean geratu da, beste hainbesterekin (lehen 2 zituen).

Sozialistak (PSC) bigarren postutik bosgarrenera erori dira, 11 zinegotzitik laura jaitsita, eta PPk ere beherakada handia izan du, 9 zinegotzitik 3ra jaitsita.

CUP lehenengo aldiz egongo da Kataluniako hiriburuko Udalean, 51.133 boto eta 3 zinegotzi eskuratu baititu.

"Herritar guztien alde" gobernatu nahi

Ada Colau Barcelona en Comuren hautagaiak "ardura" eskatu die gainerako alderdi politikoei, "siglen gainetik" joka dezaten, eta bere helburua "umiltasunez", baina "irmo", "herritar guztien alde" gobernatzea dela azpimarratu du.

Colauk agerraldia egin du Fabra i Coats zentroan, eta "aukera historikoa aprobetxatu" dutela goraipatu du: "Davidek Goliati irabazi dio".

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena