20:49

Udal eta Foru Hauteskundeak

M24

Rajoyk ez du aldaketarik egingo PPn, ezta Gobernuan ere

Agentziak | Erredakzioa

“Alderdirik bozkatuena garela ez dut aitzakiatzat erabiliko, askoz gehiago nahi dugu”, adierazi du Exekutiboko presidenteak. “Herritarrengandik hurbilago egon behar dugu”, erantsi du Rajoyk.

1:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hurrengo hauteskunde orokorretan PPren hautagaia berriro izateko borondatea agertu du gaur Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak, eta igandeko hauteskundeen ondoren Alderdi Popularrean, eta Exekutiboan, ez duela aldaketarik egingo esan du.

PPko egoitza nagusian emandako prentsaurrekoan, alderdiarentzako hautagai egokia ote den galdetuta, “Baietz uste dut”, erantzun du. “Oso eroso eta lasai nago”, gaineratu du presidenteak.

Gobernuan eta PPn aldaketarik egiteko asmorik ez duela iragarri du Rajoyk. Susperraldi ekonomikoa indartzeko lanean buru-belarri ari dela esan du. “Ez dut uste arazoa aldatzea edo ez aldatzea denik”, azpimarratu du.

Autokritika

Gobernuko presidenteak autokritika egin du. “Alderdirik bozkatuena garela ez dut aitzakiatzat erabiliko, askoz gehiago nahi dugu”, azaldu du. “Herritarrengandik hurbilago egon behar dugu”, erantsi du.

PPren garaipena eztabaidaezina da, baina bistan dago ez ditugula lortu duela lau urte herritarrek emandako gehiengoak”, onartu du Exekutiboko buruzagiak. “Ez nago pozik”, gaineratu du, baina Rajoyren ustez, PP aurreneko indarra dela ukatzea “Alderdi Popularrak hauteskundeak irabazi dituela ukatzea bezain zentzugabea da”.

Zerrendarik bozkatuenak gobernatu behar du

Gehiengoa ez duen lekuetan, bere alderdiak itun “garden eta egonkorrak” eskainiko dituela aurreratu du Rajoyk, eta hauteskundeetako zerrenda bozkatuenak gobernatzea defendatuko duela iragarri du.

Azkenik, ekonomia suspertzea egonkortasun politikoa dagoenean errazagoa dela ziurtatu du agintariak.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena