11:15

Udal eta Foru Hauteskundeak

M24

Barcina: 'KAS alternatiba etorriko da'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Nafarroako jarduneko presidenteak esan du hauteskundeetako emaitzek "Peronen Argentinara edo gaur egungo Venezuelara" eraman dezaketela Nafarroa.

00:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Yolanda Barcina Nafarroako jarduneko presidentearen iritziz, igandeko hauteskundeetako emaitzek “Hitlerren aurreko Alemaniara, gaur egungo Venezuelara edota Peronen Argentinara eraman gaitzakete”.

TVEri eskainitako elkarrizketa batean, Barcinak esan du Bilduk Iruñeko Alkatetza lortzen baldin badu “bost zinegotzirekin” gobernatuko duela, “eta egun UPNk hamar ditu”.

Bestalde, Barcinaren ustez, Bartzelonan Ada Colau alkate izendatzen badute, “etxebizitza pribatuak okupatzea defendatzen duen pertsona bat” izango da gobernuburu.

Igandean “tsunamia” pairatu zutela esan du Barcinak, baina boto-emaileek “beti dute arrazoia”, onartu du. “Baina Argentinan Peronekin gertatu zena, edota Venezuelan gertatzen ari dena hemen ere gerta daiteke”, erantsi du.

Oraingoa, herritarrek eta alderdi politikoek hausnarketa egiteko garaia dela gaineratu du Yolanda Barcinak.

Iruñeko kasuan, EH Bilduk Alkatetza lortzea eta Geroa Bai, Aranzadi eta Izquierda-Ezkerraren babesa jasotzea “naturaren aurkako ituna” litzatekeela salatu du UPNko buruzagiak. Gasteizen eta Donostian “kontrako” egoera emango dela gaineratu du.

Horregatik, Bilduri Alkatetza eman aurretik, “hausnarketa” egiteko eskatu die “Pablo Iglesias jaunari” eta EAJ-Geroa Bairi.

“Atentatuak eta hilketak gaitzetsi ez dituen alkate bat izateko arriskua dago. Bildu-Batasunak ez ditu hauteskundeak irabazi, eta 27 zinegotzitik bost bakarrik izango lituzke”, esan du.

Nafarroan, berriz, “KAS alternatiba” heltzear dagoela kritikatu du. “Presoak etxera eta independentzia defendatu dutenek gobernatzeko aukera izan dezakete”, gaineratu du.

 

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena