17:33

Udal eta Foru Hauteskundeak

M24

EH Bilduk 'lauko gobernua' nahi du Nafarroan, PSN kanpoan utzita

agentziak | erredakzioa

Araizen esanetan, PSNk "kanporatu du bere burua" Nafarroako aldaketa politikotik; izan ere, "ahal izan duen guztietan itxi dio atea".

  • Adolfo Araiz EH Bilduren Nafarroako Parlamenturako zerrendaburua.

    Adolfo Araiz EH Bilduren Nafarroako Parlamenturako zerrendaburua. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Adolfo Araiz EH Bilduren Nafarroako Parlamenturako zerrendaburuak esan du koalizio abertzalearen apustua "lauko gobernua" dela, Geroa Bairekin, Ahal Dugurekin eta I-Erekin, PSN "oposizioan" utzita, "bertan egin baitiezaioke ekarpen handiena aldaketa prozesuari".

Araizen esanetan, PSNk "kanporatu du bere burua" Nafarroako aldaketa politikotik; izan ere, "ahal izan duen guztietan itxi dio atea", eta orain, hauteskundeen ostean "garrantziarik gabe" geratuta, ikusi beharko da "duen benetako borondatea", gobernu berriaren "proposamenak onartuz, aldaketarekin bat eginez".

Dena dela, Araizek argi adierazi du lehenik programa dela negoziatu behar dena, eta gero etorriko dela gobernu formula, baina "oinarri orokor" gisa erabakiak Nafarroan hartzea eskatzen du.

"Aski da, esku sartze gehiagorik ez", aldarrikatu du, eta gogor kritikatu du Pedro Sanchez PSOEren buruak Nafarroako aldaketa EH Bildu gabe "nahiago" duela esan izana, agerian uzten duelako sozialistek, "berriro ere, Madrildik erabaki nahi dutela".

Iruña

Bien bitartean, Joseba Asiron EH Bilduren Iruñeko alkategaia I-Eko kideekin bildu da itun bila, eta batzarraren ostean bi aldeak agertu dira Udalean "aldaketa" egitearen alde.

Horren harira, Asironek esan du "udal gobernu barneratzailea" nahi duela, eta akordio "zehatzak eta zabalak" bilatuko dituztela bai PSNrekin bai UPNrekin.

EH Bildu izan zen bigarren indar bozkatuena Nafarroako hiriburuan. Bere gain hartu du UPNri alkatetzako kentzeko udal-gobernua osatzeko negoziazioen lidergoa, eta horregatiak abiatu du bilera-sorta, I-Erekin abiatu duena.

Horren aurrean, Enrique Maya jarduneko alkate unionistak adierazi du "gobernaezina" izango litzatekeela hiria EH Bilduk, Geroa Baik, Aranzadik (Ahal Duguren hautagaitzak) eta I-Ek zuzenduko balute.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena