08:05

Udal eta Foru Hauteskundeak

Nafarroa

UPNk Nafarroako Presidentetza eskaini dio PSNri

EITB.EUS

Oposiziora joko luke Esparzak, PSNk eta Izquierda-Ezkerrak gobernua osa dezaten, Diario de Navarra egunkariak kaleratu duenez.

  • José Javier Esparza

    José Javier Esparza

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

UPN prest da Maria Chivite sozialista babestu eta presidente izan dadin lana errazteko, Diario De Navarra egunkariak ostiral honetan kaleratu duen informazioaren arabera.

UPNk irabazi zituen igandean foru hauteskundeak, baina oposizioara joko luke, eta beren 15 eserlekuak PSNren alde utziko lituzke, sozialistek eta Izquierda-Ezkerrak gobernua osa dezaten, akordiorik lortuz gero.

"Hauteskunde kanpainan defendatu duguna kontuan hartuta, zentzuzkoa litzateke: Nafarroak Nafarroa izaten jarrai dezan, lurralde honen egonkortasunaren mesedetan", esan du Javier Esparza UPNko presidentegaiak.

I-E alderdiak, dagoeneko, ezetz erantzun dio UPNren proposamenari, Twitter bidez: "Izquierda-Ezkerrak ez du UPNPPrekin itunik egingo, ez da horien preso izango. Aldaketa soziala eta anitza, ezkerretik", esan du alderdiak.

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena