12:43

Udal eta Foru Hauteskundeak

Hauteskunde osteko itunak

'Nafarroan aldaketa segurua egiteko konpromisoa' berretsi du Chivitek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bestalde, PSNko idazkari nagusiak uko egin dio berriro EH Bildu dagoen gobernuetan parte hartzeari, koalizio horren "independentziarako proiektuak gatazka piztuko baitu Nafarroan".

1:16
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Maria Chivite PSNko idazkari nagusiak berriro adierazi duenez, EH Bildu dagoen gobernuetan ez du parte hartuko, koalizio horrek "partekatzen ez dugun independentziarako proiektuak gatazka piztuko baitu Nafarroan".

Horrela mintzatu da Chivite PSNko webgunean igande honetan argitaratutako dokumentu baten bitartez. Buruzagi sozialistak gogoratu duenez, maiatzaren 29an PSNko Eskualde-Batzordean onartu zuten ebazpen politikoa eta, horren arabera, "Nafarroan aldaketa politikoa abiatzeko konpromisoa" berretsi zuen.

"Nafarroako herritarrek aldaketaren alde egin zuten, eta subiranotasun hori errespetatu nahi dugu", gaineratu du Chivitek.

Horren irudiko, "ezin da hegemonia nazionalistako gobernurik izan, bai ordea Nafarroako aniztasuna islatzen duen gobernua". "Nafarroako Gobernuak herritarren borondatea errespetatu beharko du, Nafarroako autogobernuaren alde eginda, eta lurraldea edo sinboloak zalantzan jarri gabe", defendatu du.

Bestalde, Chivitek azpimarratu duenez, PSNren "jarrera zehatza" EH Bildurekin gobernuetan ez parte hartzea izango da. "Ez da ekintza baztertzailea, hauteskundeetan babestutako aukera baizik. Gure arrazoiak ditugu. EH Bilduk independentzia lortzeko euskal eraikitze nazionalaren proiektua du, guk ez dugu partekatzen, eta horrek gatazka piztuko du Nafarroan", gaineratu du.

Bestalde, PSNk PPrekin edo UPN haren bazkidearekin ere ez duela gobernatuko iragarri du, alderdi horiek duten "gizarte-proiektuak herritarren eskubideen eta babes sozialaren galera ekarri duelako".

'Euskaldunekiko beldurra'

Bestalde, Andoni Ortuzar EAJren presidentearen iritzian, Nafarroan dagoeneko ez dago "euskaldunekiko beldurra", herritarren gehiengo batek ulertzen duelako "Nafarroako etorkizuna ezin dela erabaki euskaldunen, ikurriñaren edo euskararen aurka".

Nafarroan UPN ordezkatzeko operazioa zuritu du Ortuzarrek, haren esanetan, "Europan izandako politikarik eskuindarrena egin du UPNko Gobernuak Nafarroan. Nafarroako aldaketak ez du euskaltasunarekin zerikusirik, demokrazia kontua da, azken garaietan UPN demokraziatik at kokatu baita".

kokatu baita".

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena