Udal eta Foru Hauteskundeak -

NAFARROA

Asteon osatuko dute Nafarroako Parlamentua

Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusiak osatzeko saioak ere aste honetan bertan egingo dituzte.

Nafarroako Parlamentua asteazkenean osatuko dute. EiTB
Nafarroako Parlamentua asteazkenean osatuko dute. EiTB
Nafarroako Parlamentua asteazkenean osatuko dute. EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan egingo dituzte Nafarroako Parlamentua eta Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusiak osatzeko saioak. Gipuzkoako Foru Ganbera ostiralean osatu zuten.

Hain zuzen ere, Nafarroako Parlamentuak asteazkenean, hilak 17, abiatuko du IX. legegintzaldia.

Saioa 11:00etan hasiko da. Horretan, Ganberako presidentea eta Mahaiko kideak aukeratuko dituzte.

Parlamentua osatu ostean, presidenteak 10 eguneko epea izango du talde guztiekin hitz egin eta Gobernua zuzentzeko hautagai bat proposatzeko.

Hurrengo gobernuburua Uxue Barkos (Geroa Bai) izango da, baina oraingoz ez dago datarik inbestidura saioa egiteko.

Bestalde, Bizkaiko Batzar Nagusiak bihar, asteartea, osatuko dituzte. Ana Madariaga Batzorde Iraunkorreko presidenteak zuzenduko du saioa, 10:00etatik.

Saio horretan, Mahaiko kideak hautatuko dituzte, eta organismo horretako presidenteak hurrengo saioa egiteko data ezarri beharko du. Bigarren saio horretan, batzarkideen balizko bateraezintasunak aztertuko dituzte.

Unai Rementeria jeltzalea izango da ahaldun nagusia, baina horren inbestidura egiteko saioak ez du datarik.

Arabako Batzar Nagusiei dagokienez, saioa ostegunean, hilak 18, egingo dute, eta, Bizkaian bezala, Mahaiko kideak hautatuko dituzte egun horretan.

Ramiro Gonzalez EAJko hautagaia izango da ahaldun nagusia. Oraingoz, baina, ez dute iragarri noiz egingo duten inbestidura saioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaiko albisteak Nafarroa gaur Araba Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Nafarroako Hauteskundeei buruzko albisteak Nafarroako Parlamentua Udal eta foru hauteskundeak 2023