21:40

Udal eta Foru Hauteskundeak

Nafarroa

Litekeena da Ahal Dugukoa izatea Nafarroako Parlamentuko presidentea

agentziak | erredakzioa

Eguerdian elkartuko dira berriro Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra erabakia hartzeko.

  • nafarroako parlamentua
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak Nafarroako Parlamentuko Mahaia nortzuek osatuko duten adostuko dute gaur. Litekeena da Ahal Duguk bereganatzea Foru Ganberako Presidentetza. Bihar, asteazkenea, osatuko da Parlamentua.

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko hurrengo presidenteak azaldu duenez, alderdiek bi proposamen dituzte une honetan mahai gainean. Bat, EH Bilduk aurkeztu du. Hain zuzen ere, eserleku kopuruaren ordena jarraitzea eskatu du. Horrela, Geroa Baik izango luke Parlamentuko Presidentetza; EH Bilduk, Presidenteordetza; eta Ahal Duguk, lehen Idazkaritza.

Beste proposamena Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak egin dute. Presidentetza Laura Perez buru duen alderdiaren esku uztea eskatu dute. "Presidentetza guk zuzentzea proposatu dugu, Ahal Dugu funtsezkoa izan baita eraldaketa sozialean, eta ondo ordezka baitezake aniztasuna", esan du Perezek. Ez du zehaztu nor, baina litekeena da Ainhoa Aznarez parlamentaria izatea.

Horren ildotik, Barkosek "logiko"tzat jo du EH Bilduren proposamena, baina argi utzi du horrek ez duela esan nahi irizpide hori beteko dutenik. Ahal Duguren aukerari dagokionez, "ondo" deritzo Presidentetza "abertzalea ez den alderdi baten esku" egoteari.

Bestalde, gaurko bileran alderdiek Gobernu berriaren "lehentasunak" ere adostuko dituzte azaldu du Uxue Barkosek. Horren ildotik, hainbat batzorde eratuko dituzte, gaien arabera, Exekutiboaren programa hitzartu eta ezartzeko. Baliteke bospasei batzorde sortzea, eta alderdi bakoitzeko bi pertsonak osatzea.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena