Udal eta Foru Hauteskundeak -

Gobernu berria

Gasteizko Udalaren egoera ekonomikoaren txostena eskatu du Urtaranek

Arabako hiriburuko alkate berriak egoeraren "benetako argazkia" izan nahi du, gero gainerako alderdiekin aztertu ahal izateko.

Agentziak | Erredakzioak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran Gasteizko alkate berriak Udalaren egoera ekonomikori buruzko txosten zehatza eskatu du, udal kontuak zertan diren eta "benetako argazkia" zein den jakiteko.

Gasteizko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, hauxe izan da alkate jeltzaleak hartutako lehen neurrietako bat.

Udaleko arduradunekin bildu zen Urtaran astelehenean, eta kontu-hartzaile nagusiari eta diruzainari txostena lehenbailehen prestatzeko eskatu zien. Aurrekontua xehe-xehe ezagutu nahi du alkateak, batez ere benetako zorra eta diru-sarrerak zein diren jakiteko. Dokumentua eskuan, gainerako taldeekin "berehala partekatzeko" asmoa duela iragarri du.

"Gardentasunaren aldeko apustua egingo dugu, herritarrek udal kontuen egoera ezagutu behar dute. Egoera ekonomikoaren benetako argazkia izan nahi dugu, taldeekin azterketa partekatu bat egiteko", azaldu du Urtaranek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Gorka Urtaran bideoak Gasteiz