11:33

Udal eta Foru Hauteskundeak

Gobernu berria Gasteizen

'Gobernua osatzeko, ateak ireki' dizkio Urtaranek Gasteizko PSEri

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gasteizko alkate berriak azpimarratu duenez, EAJren eta PSEren arteko harremana "ona da", eta "hainbat lekutan apurtu egin da kanpoko auziengatik, ez tokiko kontuengatik".

0:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gorka Urtaran Gasteizko alkate berriak adierazi duenez, EAJren eta PSE-EEren arteko harremana "ona da", eta sozialistek nahi izanez gero, "astelehen honetatik bertatik gobernua osatu dezakegu, ateak irekita baitaude".

Urtaran 2015eko Araba Euskaraz jaiaren irekiera-ekitaldian izan da, eta alkate izendatu zutenetik lehen ekitaldi ofiziala izan da. Larunbat honetan izandako inbestidura-saioan PSEko zinegotziak abstenitu ziren, eta horren harira mintzatu da.

Urtaranen irudiko, EAJren eta PSEren arteko harremana "ona da", eta "hainbat lekutan apurtu egin da kanpoko auziengatik, ez tokiko kontuengatik".

Hori dela eta, sozialistek nahi izanez gero, "astelehen honetatik bertatik gobernua osatu dezakegu, ateak irekita baitaude", gaineratu du.

'Itun ezkuturik' gabe

Horrez gain, alderdi "guztiekin" akordioak lotzen saiatuko dela berretsi du Urtaranek. Gainera, jeltzaleak azpimarratu duenez, EH Bildu, Sumando eta Irabazi alderdiek bere hautagaitzari erakutsitako babesak ez du loturarik "inolako ezkutuko itunekin".

Alkateak azaldu duenez, astelehen honetatik aurrera, bilera-sorta hasiko du gainerako alderdiekin "komuneko puntuak" aurkitzeko. Bestalde, ez du errefusatu, PSEz aparte, beste alderdi batekin koalizio-gobernua osatzeko aukera.

Halaber, Urtaranen aukeraketa salatzeko eta Javier Maroto alkate ohiari babesa erakusteko ehunka lagunek larunbat honetan Gasteizen egindako elkarretaratzea aipatu du. "Horra hor PPren mintzaldiak utzitako ondarea", deitoratu du. Gainera, "gorrotoa, arrazakeria eta xenofobia piztu izana" leporatu dio PPri.

Horren aurrean, "elkarbizikidetza baketsua eta aniztasuna berreskuratzeko" konpromisoa azpimarratu du. "Atzoko tamalgarria izan zen, espero dut berriro gerta ez dadin", gaineratu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena