Udal eta Foru Hauteskundeak -

Bizkaia

'Hurbiltasuna eta lana' eskatu dizkio Rementeriak bere Gobernuari

Foru Gobernu berria zortzi departamentuk osatuko dute. Sei EAJko diputatuen esku egongo dira, eta beste biak PSE-EEko ordezkarien esku. Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatua izango da berriro.

Bizkaiko Foru Gobernuaren kideak. Argazkia: EiTB
Bizkaiko Foru Gobernuaren kideak. Argazkia: EiTB
Bizkaiko Foru Gobernuaren kideak. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Apaltasuna, hurbiltasuna, leialtasuna eta lana” eskatu dizkie Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak Gobernu taldea osatuko duten foru diputatuei. EAJk sei foru diputatu izango ditu Exekutiboan, eta PSE-EEk beste bi.

Bizkaiko ahaldun nagusi izendatu ondoren, EAJ eta PSE koalizio Gobernua osatuko duten diputatuen berri eman du Rementeriak.

Foru Gobernu berria zortzi departamentuk osatuko dute. Administrazio Publikoa eta Erakunde Harremanak departamentua zuzenduko du Ibone Bengoetxeak; Jose Maria Iruarrizaga Ogasun departamentuan izango da berriro; Lorea Bilbaok Kultura eta Euskara zuzenduko du; Isabel Sanchez Roblesek Gizarte Ekintza hartuko du; Elena Unzuetak Jasangarritasuna eta Ingurumena zuzenduko du eta Imanol Pradales Garapen Ekonomikoko diputatua izango da berriz.

Teresa Laespada eta Vicente Reyes

PSE-EErekin adostutako gobernu akordioa dela-eta, Teresa Laespada eta Vicente Reyes sozialistak foru Gobernuko kideak izango dira. Enplegu eta Berdintasun, eta Garraio, Mugikortasun eta Lurralde Kohesio departamentuak zuzenduko dituzte, hurrenez hurren.

“Talde lanean eta nire lantaldean” sinesten duela ziurtatu du Rementeriak. “Taldearengan konfiantza osoa dut eta ilusio guztia”, gaineratu du. Bizkaiko ahaldun nagusiaren hitzetan, “taldeari lau gauza eskatzen dizkiot: apaltasuna, apaltasun handia, hurbiltasuna, Bizkaiarenganako eta pertsonenganako leialtasuna, eta lana, lan asko”.

Unai Rementeria efe

Argazkia: EFE

“Etxetik hautagai gisa atera naiz, eta etxera ahaldun nagusi itzuliko naiz, baina, batez ere, gaur goizean etxetik atera den pertsonak eta gutxi barru itzuliko denak berdina izaten jarraitzen du, Unai Rementeria”, azpimarratu du.

Azkenik, familiaren eta EAJren konfiantza eta babesa eskertu ditu ahaldun nagusiak. Bizkaiko ahaldun nagusia izatea “ohore” bat dela erantsi du Rementeriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Zer gertatu da gaur Bizkaian? Udal eta Foru hauteskundeak 2015 PSE-EE albisteak Bizkaiko diputatu ohia Udal eta foru hauteskundeak 2023