Udal eta foru hauteskundeak 2019: Maiatzaren 26an, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

10:58

Udalen osaketa

M26

Zenbaketa burutzean aldaketak egon litezke Nafarroako Parlamentuan

Agentziak | Erredakzioa

Botoen % 1,86 falta da zenbatzeko, eta, amaitutakoan, baliteke EH Bilduren zortzigarren eserlekua Navarra Sumara pasatzea, eta Ezkerra ordezkari bakarra galtzeko arriskuan dago.

  • Nafarroako Parlamentua

    Nafarroako Parlamenturako botoen % 1,86 falta da zenbatzeko. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Atzo, maiatzak 26, igandearekin, emandako botoen zenbaketa amaitutakoan, oraindik zenbatzeko dagoen botoen % 1,86 gehitu eta gero, baliteke aldaketak egotea Nafarroako Parlamentuko eserlekuen banaketan, baina indarren arteko oreka ez da asko aldatuko.

Izan ere, balizko aldaketek ez diote babesik kenduko Navarra Suma UPNk, PPk eta Cs-ek sortutako plataformari, boto gehien jaso dituen taldeari, eta ez diote ahalbidetuko, era berean, Uxue Barkosi 2015etik, Legebiltzarreko 50 eserlekuetatik 26 bereganatu zituztenetik, presidentetzan eutsi dion laukoa errepikatzea. Geroa Baik 9 eserleku ditu orain; EH Bilduk, 8; Ahal Duguk, 2; eta Ezkerrak bat.  

Nafarroako Gobernuaren datuen arabera, zenbatzeko dagoen % 1,86 horrek Navarra Sumari eman liezaioke EH Bilduren zortzigarren eserlekua, eta hogei legebiltzarkide bilduko lituzke, horrela, UPNren, PPren eta Ciudadanosen arteko batasunak.

Gainera, bozen % 98,14 zenbatuta, Ezkerrak % 3ko babesa dauka zehatz-mehatz, foru parlamentuan sartzeko gutxiengoa, eta edozein jaitsierak lortutako eserleku bakarra ken liezaioke.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena