Udal eta foru hauteskundeak -
Kanpainaurrea
Gasteizko San Antonio kalea berritzea proposatu du PSEk, "merkataritza eta ostalaritza jarduerak sustatzeko"
"Leku erakargarri bihurtu nahi dugu kale hau", azpimarratu du Maider Etxebarria Gasteizko Alkatetzarako PSE-EEko hautagaiak.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Florida eta Alava Jeneralaren artean dagoen San Antonio kalea osorik berritzea proposatu du Maider Etxebarria Gasteizko Alkatetzarako PSE-EEko hautagaiak, "merkataritza eta ostalaritza jarduerak sustatzeko, auzokideen eskaera historiko bati erantzunda". Etxebarriak gogoratu duenez, 2020an estreinatu zuten kale nagusi hori, "oinezkoentzako lehentasunarekin, eta hori hobekuntza handia bazen ere, ez da nahikoa, eta hurrengo legegintzaldian egonkortu behar da".
Etxebarriak proposatu du San Antonio kalearen lehenengo tartearen kanalizazioak eta zerbitzuak berritzea, errepidea eta espaloiak aldatzea eta hiri-altzari berriak jartzea. "Leku erakargarri bihurtu nahi dugu kale hau", azpimarratu du. Argitu duenez, kalearen 190 lerro-metrori eta 1.200 metro karraturi eragingo lieke erreforma horrek.