cerrar buscador

Bizkaia Zientzia Plaza, Zientzia eta dibulgazioko 10 egun - EITB

Bizkaia Zientzia Plaza

17:47

Bizkaia Zientzia Plaza

Ekitaldia

Bizkaia zientziaren epizentroa izango da irailaren 14tik 24ra

Agentziak | Erredakzioa

EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, ekimenak zientzia jardueraren hainbat alderdi erakutsiko ditu hitzaldien, ikuskizunen, bakarrizketen eta tailerren bidez.

  • Bizkaia Zientzia Plaza. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

    Bizkaia Zientzia Plaza. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bizkaia zientziaren plaza izango da irailaren 14tik 24ra antolatutako Bizkaia Zientzia Plaza (BZP) jaialdiaren eskutik. Zientziaren hedapenerako ekitaldiak Euskalduna Jauregian eta EHUren Bizkaia aretoan egingo dituzte, baita Bizkaiko beste hainbat herritan ere.

EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, zientziaren hedapenaren eta lanbide zientifikoaren arloetan erreferentzia izateko abiatu da Bizkaia Zientzia Plaza. Horrenbestez, hamar eguneko egitaraua antolatu dute, eta zazpi ekitaldi nagusik osatuko dute. Jarduera zientifikoaren hedapenerako hitzaldiak, ikuskizunak, bakarrizketak eta tailerrak aurreikusi dituzte.

Besteak beste, Naukas Bilbao ekimenaren zazpigarren edizioa hasiko da, hedapen zientifikorako gaztelaniaz egiten den ekitaldi nagusiena, hain zuzen. Aurten ekintza gehiago hartuko ditu eta Euskalduna Jauregiko areto nagusian egingo dute.

Horrez gain, zientziak eskaintzen dituen lan aukerak hezurmamituko ditu ikertzaile gazteei zuzendutako Science+ kongresuak. Jakinduriek mundue erreko dau! ideiak bertsolaritza eta zientzia uztartuko ditu Bilbon, Ondarroan, Igorren eta Getxon antolatutako emanaldietan.

Halaber, Bizkaia Zientzia Plazak Naukas Kids ekimena eskainiko du, Bigarren Hezkuntzako ikasleen Ciencia Show bakarrizketa lehiaketaren finalarekin. Scenio ere egongo da ikusgai, zientziaren alderdi kreatiboena erakusteko.

Ospe handiko gonbidatuak

Ehun hizlari eta gonbidatu baino gehiagok hartuko dute parte Bizkaia Zientzia Plazan. Naukas Bilbaoren baitan, esaterako, Pedro Miguel Etxeniquek (Zientzia Ikerketa eta Teknikoan Asturias Printzearen Sariduna) eta Jose Maria Bermudez de Castro Atapuercako aztarnategiko indusketen zuzendarikideak eskainiko dute hitzaldia.

BZPren ekitaldi eta jarduera guztiak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da umeen tailerretan (Naukas Kids) eta Science+ hitzaldietan aldez aurretik izena ematea. Eitb.eus webeko Kosmos atariaren bidez jarraitu ahal izango da ekitaldia.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka