cerrar buscador

11:40

Naukas

NAUKAS BILBAO 2017

Naukas Bilbao 2017, irailaren 14tik 17ra

EITB.EUS

Naukas Bilbaoren zazpigarren edizioak egitaraua handitu du. Bilboko Euskalduna Jauregian bilduko dira zientzialari eta zaleak, umorez eta eszeptizismoz betetako ikuskizunaz gozatzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

"Zientzia, eszeptismoa eta umorea" lelopean ospatuko da Naukas Bilbaoren zazpigarren edizioa irailaren 14tik 17ra Euskalduna Jauregian. Aurreko edizioetan baino egitarau zabalagoa antolatu dute aurten. Beraz, ekitaldi gehiago izango dira egun gehiagotan. Ehun inkerlari inguru biltzen dira urtero Bilbon zientziari buruz hitz egiteko. Sarrera librea eta doakoa da.

Ekitaldi berri batekin hasiko da aurtengo edizioa: Naukas Pro. Hainbat ikergunek, laborategik, zientzialarik eta lantaldek hartuko dute parte bertan, eta 20 minutu izango dituzte beraien lana zertan datzan azaltzeko. Irailaren 14an, arratsaldean, goza dezakezu ekitaldi horretaz.

Irailaren 15erako eta 16rako, 10 minutuko hitzaldiak antolatu dituzte. Ikuskizunak, elkarrizketak eta sari banaketak ere izango dira, urtero bezala.

Aurreko urteetan heldu batzuek ez zuten hitzaldi batzuetara joaterik izan, Naukas Kids-en egon zirelako etxeko txikienekin. Horregatik, eta jende guztiak hitzaldi guztietara joateko aukera izan dezan, irailaren 17an egingo da Naukas Kids, goizean.

izean.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka