Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Zientziateka
José M. M. Senovillak, UPV/EHUren Fisika Teorikoko katedradunak, erradiazio kosmikoari buruz eta horrek kosmosa ikusteko moduan izan duen garrantziaz hitz egin du.
Bideoak (1)
Aurten, unibertso jaio berriaren argazkia ematen digun hondoko erradiazio kosmikoaren aurkikuntzaren 50. urtemuga ospatuko dugu. Unibertsoa hasieran nolakoa zen hobeto ulertzeko behaketa garrantzitsuena da, gaur egun dena izateko nola eboluzionatu duen erakusten diguna. Unibertsoaren geometria eta horren osagaiak zein diren adierazten digu bereziki.
José M. M. Senovilla UPV/EHUren Fisika Teorikoan katedradunak 'Unibertso jaio berria' izeneko hitzaldia eta mahai-ingurua eskaini du AlhondigaBilbaon apirilaren 30ean.
Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa