cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

15:25

Kosmos

Astearte On

Nolakoak izango dira “produkto adimenduak” gure eguneroko bizitzan?

G.I.

Zarautz

Joseba Lakak , Tecnalia IKCT-European Software Institute- departamenduko zuzendariak, Astearte On ekimenean parte hartuko du azaroaren 25ean, Zarautzen.

  • Gasteizko errealitate haundituaren proiektua, Tecnalia

    Gasteizko errealitate haundituaren proiektua, Tecnalia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

streaming-a (1)

Azken urteetan teknologia berriek izugarrizko indarra hartu dute gizartean. Izan ere, asko dira eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun gailuak: adibidez, telefono mugikorrak, ordenagailu pertsonalak, erresonantzi magnetikoa, ecografia, laser ebakuntza, taupagailua, etab. Hurrengo Astearte On zikloan teknologia hauen funtzionamendua eta erabilera aztertuko da. Horrez gain, teknologien etorkizunaz ere mintzatuko da  Joseba Laka, informatika arkitektura eta sistema integratuetako teknikaria. Zenbait zalantza argitzeko aukera emango du: besteak beste, nolakoa izango da biharko telebista?

Hitzaldia eta mahai-ingurua asteartean, azaroak 25, arratsaldeko 7:30etan, Zarauzko Modelo Aretoan izango da. Zuzenean ere jarraitu ahal izango da eitb.eus-en.

Zarautz On iaz sortutako elkarte bat da, balore berberak partekatzen dituzten pertsonen sormena eta hedapena sustatzeko xedea duen ezagutza espazioa garatzeko asmoarekin. Honekin lotuta, Astearte On ekimena jaio zen,  bi asterik behin, astearteetan, aditu ezberdinek zientziaz eta teknologiaz hitz egiteko topagunea.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka