Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Zientziateka
AGENTZIAK
Bilbo
Hiru zientzialari, José Juan Blanco, Raúl Vera eta Jon Urrestilla, UPV/EHUko Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Saileko irakasleak, hurrengo Zientziatekako protagonistak izango dira.
Duela mende bat, Albert Einstein-ek Erlatibitatearen Teoria Orokorra kaleratu eta goitik behera aldarazi zuen unibertsoaz dugun ikuspegia. XX. mende osoan, teoriak eragin handia izan zuen zientzian, filosofian, artean, politikan, kultura herrikoian eta beste hainbat esparrutan. Einstein-en legatua aztertzeko, hiru fisikari teorikoren arteko mahaingurua antolatu da, teoria honen xehetasunak azaldu eta publikoaren galderei erantzun diezaieten.
Ekitaldia abenduaren 9an ospatuko da 19:00etatik aurrera Azkuna Zentroan. Zuzenean jarraitu daiteke eitb.eus-en.
Zientziateka deritzon ekimena hilean behin antolatzen dute UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak gaurkotasunezko gai zientifikoak dibulgatzeko asmoz.
Sarrerak Azkuna Zentroko informazio-gunean jaso behar dira abenduaren 1etik aurrera. Sarreradoakoa da aretoabete arte.
>
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa