Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

11:55

Kosmos

Zarautz

Arabiar Udaberriari buruzko hitzaldia Karlos Zurutazaren eskutik

EITB.EUS

Hitzaldia Zarautzko Antoniano Aretoan izango da martxoaren 15ean arratsaldeko 19:30ean. Webgune honetan zuzenean ikusteko aukera egongo da.

  • Hitzaldia. Argazkia: Zarautz On

    Hitzaldia. Argazkia: Zarautz On

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Karlos Zurutuza, Ekialde Hurbileko freelance kazetariak, zona horretako egoera ulertzen lagunduko digu ‘Arabiar udaberria: liluratik etsipenera!’ hitzaldiarekin.

Bost urte pasa dira Ekialde Hurbila eta Ipar Afrika astindu zituzten oldarriak piztu zirenetik eta atzeraka begiratzeko unea da. Siria eta Libia ardatz hartuta Karlos Zurutuzak, zein da egungo egoera herrialde haietan? eta, lehertu al zen ‘udaberria? galderei erantzuten saiatuko da.

Zurutuza kazetari gisa aritu da Irak, Afganistan, Siria, Libia eta bestelako gatazka eskualdeetan. Gara, Al Jazeera eta Vicenews-en ohiko kolaboratzailea da.  Hainbat sari jaso ditu bere lanari esker. 2009. urtean Nawad Bugti saria jaso zuen, Balutxistanen egindako lanagatik. 2012.ean, Argia Saria eta Rikardo Arregi sariak eman zizkioten Libian egindako koberturagatik. Gainera, ‘Tripoli-Kabul’ kronika liburuaren idazlea ere bada.

Hitzaldia martxoaren 15ean izango da Zarautzko Antoniano Aretoan arratsaldeko 19:30ean. Gainera, wegune honetan zuzenean ikusteko aukera ere egongo da.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka