Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean 2021 | EITB Kosmos

Kosmos

10:20

Kosmos

Hitzaldia eta mahai-ingurua

Zika birusari buruzko hitzaldia Miren Basarasen eskutik

EITB.EUS

Zika birusa: azkenaurreko mehatxua? izeneko hitzaldia Miren Basaras mikrobiologiako irakaslearen eskutik apirilaren 12an, 19:00etan, Azkuna Zentroan.

  • Zika Birusa. Argazkia: Zientziateka

    Zika Birusa. Argazkia: Zientziateka

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ebola, MERS, SARS edo hegaztien gripe ezberdinak oso ezagunak egin dira azken urteotan, ohiko esparru geografikoetatik atera direlako beste lurralde batzuetara iritsiz. Azken hilabeteotan beste birus bat ere famatu egin da gure artean: Zika. Zeintzuk dira bere ezaugarriak? Guretzako mehatxua al da? Nola globalizatzen ari dira gaixotasuna hauek?

Miren Basaras, UPV/EHUko mikrobiologiako irakasleak, Zika birusa: azkenaurreko mehatxua? hitzaldia euskaraz emango du, gai honi buruzko zalantzak argitzeko, apirilaren 12an, 19:00etan, Azkuna Zentroko Bastida aretoan, eta webgune honetan zuzenean.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak, hilean bitan Zientziateka ekimena antolatzen dute, puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera ematekoa.

Sarrera doakoa da eta gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena