Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

12:10

Kosmos

Maiatzaren 10ean

Ainara Castellanosen hitzaldia gaixotasun zeliakoen inguruan

EITB.EUS

Ainara Castellanosen hitzaldia maiatzaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan Azkuna Zentroan, gaixotasun zeliakoei buruz.

  • Gaixotasun zeliakoak. Argazkia: Zientziateka

    Gaixotasun zeliakoak. Argazkia: Zientziateka

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Garian eta beste zereal batzuetan agertzen den gluten proteinaren aurkako intolerantzia gaixotasun zeliako izenarekin ezagutzen da. Gaixotasuna garatzeko generik garrantzitsuena ezagutzen bada ere, badaude genoman 40 bat erregio gaixotasunaren garapenarekin lotu direnak, eta haietariko asko DNA zaborra deiturikoan daude. DNA zaborrean hantira edo inflamazioa kontrolatzen duen gene berri bat topatu dute UPV/EHUren ikerketa batean. Ikerketa honek oihartzun handia izan du Sciencie aldizkarian argitaratu eta gero, DNA zaborrak gaixotasunaren garapenean duen garrantzia azpimarratu duelako.

Ainara Castellanos, ikerketa honen zuzendariak eta UPV/EHUko ikertzaileak, gai honi buruz hitz egingo du Gaixotasun zeliakoaren eragileen bila: DNA zaborraren pistaren atzetik izeneko hitzaldian. Hitzaldia euskaraz izango da eta Azkuna Zentroan emango da arratsaldeko 19:00etan maiatzaren 10ean, webgunea honetan zuzenean ikusteko aukera ere izango da.

Sarrera doanekoa da baina gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira.

rtu behar dira.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka