Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Ekainaren 14ean
EITB.EUS
Ontzigintza Ingeniaria den Iñaki Olaizolak euskal arotzen ontzigintza prozesuaren teknologia aurkeztuko digu.
Iñaki Olaizola. Argazkia: ZarautzOn
Gizaldiz gizaldi trasmititzea ahaltzen duen ezagutza praktikoa eta munduko edozein lekura erraz eramatea ahalbidetzen duen erraztasun harrigarriko prozesua azalduko digu. Eta hau guztia plano bat bera gabe.
Iñaki Olaizola gure ontzioletan gizaldietan pilatutako euskal arotzen ezagutzan arituko zaigu. Prozesu hau nola erabiltzen zuten Orioko Mutiozabal ontziolan ezagutuko dugu eta Donostiako arrantzuntzi batean ere, Trinido, nola aplikatu zuten. Honi esker, bertako mariñelen eguneroko bizitza ezagutuko dugu.
Hitzaldiari amaiera emateko Egurretik altzairura Euskal Herriko ontzioletan izeneko diaporama eskainiko digu. Javier Carballo argazkilariak prestaturiko diapositibekin eginikoa diaporama honetan, Euskal Herriko ontziola ezberdiden itsasontziak aurkeztuko dizkigu. Honen ondoren, Getaria, Orio eta Hondarribiako ontziteriaren argazki ikusgarriak erakutsiko ditu.
Iñaki Olaizolak, Ontzigintza ingeniari Doktorea, MBA Deuston eta EHUan Antropologian Doktorea, enpresak zuzendu ditu untzigintza sektorean eta beste sektore batzuetan. Gainera, Itsasorako arloetako Kontseilari-orde izan da Eusko Jaurlaritzan, Gipuzkoako Bazkundeko Presidentea eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarteko Kontseiluko Presidentea ere izan da.
Donostiako Ontzigintza Museoko ondarea dugun Trinido arrantza-ontziaren estruktura eta ekipamendua ikertu ditu.
Hitzaldia, ekainaren 14ean arratsaldeko 19:30ean izango da Zarauzko Antoniano aretoan, webgune honetan ere zuzenean jarraitu ahal izango delarik.
izango delarik.© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa