cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

16:10

Kosmos

Gaur

Dopin genetikoari buruzko hitzaldia Julen Diaz Ramirezekin

EiTB

Dopin genetikoa: urrezko dominak laborategian diseinatzen izeneko hitzaldia gaur arratsaldeko 19:00etan emango da Azkuna Zentroan.

  • Dopin genetikoa. Argazkia: Zientziateka
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Julen Diaz Ramirez, EHUko ikertzaileak, kirolari baten genoma alda daitekeen bere errendimendua hobetzeko, ze ondorio duten jardunbide hauek eta nola burutzen diren aztertuko ditu.

Doping genetikoa heldu da dagoeneko eta kirolaren mehatxurik handiena bihurtu da Dopinaren Aurkako Mundu Agentziak adierazi duenez. Dopin honek kirolarien osasunarengan dituen ondorioak ezezagunak dira oraindik. Dopin mota hau antzemateko lehenengo frogak Rioko Joko Olinpikoetan burutu dira.

Dopin genetikoa, urrezko dominak laborategian diseinatzen izeneko euskarazko hitzaldian aztertuko ditu gai hauek Julen Diaz bioteknologoak eta ikertzaileak, gaur arratsaldeko 19:00etan Azkuna Zentroan. Hitzaldia zuzenean jarraitu ahal izango da webgune honetan.

Sarrera doan da baina gonbidapenak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira.

Zientziateka, UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak, puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen da hilean behin.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka