Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

13:38

Kosmos

Zientziateka

Leire Reguero kannabinoideei buruz mintzatuko da

EiTB.EUS

Leire Reguero UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasleak, Kannabinoideak: ikerketa berriak eta aukera terapeutikoak izeneko hitzaldia eskainiko du abenduaren 12an, Azkuna Zentroan.

  • Argazkia: Zientziateka
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Leire Reguero UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea kannabinoideei buruz arituko da "Kannabinoideak: ikerketa berriak eta aukera terapeutikoak" Zientziatekan eskainiko duen hitzaldian.

Azken aldia, gizakiaren endokannabinoide sistemaren funtzionamendua aztertzen duten hainbat ikerketa egin izan dira. Badirudi endokannabinoide sistemak giza gorputzeko funtzio fisiologiko eta patologikoetan parte hartzen dutela, esaterako,  memorian.  Landareen kannabinoideak eta kanabinoide sintetikoak berez moldatzen dituzte sistema endogenoak. Hortaz, ezagutza berri hauekin tratamendu egokiak diseinatzeko bideak zabaltzen dira.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da, abenduaren 13an, 19:00etan, Azkuna Zentroko Entzunaretoan, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez Kosmos webgunean.

Sarrerak doan izango dira, baina aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroaren informazio-gunean.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duen ekimena da.

uen ekimena da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Zientzia

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka