Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Hitzaldia
EITB.EUS
Itziar Alkortak bakterio multierresistenteen mehatxuari aurre egiteko taktika berriak azalduko ditu Zientziatekan, martxoaren 7an.
Argazkia: Zientziateka
Albisteak (1)
Munduko Osasun Erakundeak esan duenaren arabera, antibiotikoen aurreko erresistentzia gizateriak datozen urteetan izango duen arazo nagusienetakoa izango omen da. Dirudienez, bakterioak erresistente bihurtzen dira mutazio genetikoen bitartez sortutako sendagaien aurrean. Horregatik, neumonia edo tuberkulosiaren tratamendua aurkitzea geroz eta zailagoa bihurtzen ari da. Beraz, zientzialariak estrategia berriak bilatzen dabiltza bakterio multierresistenteen mehatxuak gainditzeko antibiotikoekin topo egiteko asmoz.
Itziar Alkorta UPV/EHUko Biokimika eta Biologia molekularreko irakasleak “'Superbakterioen' kontrako borrokaren estrategia berriak” izeneko hitzaldia eskainiko du. Ekitaldia euskaraz izango da martxoaren 7an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroan. Zuzenean ere jarraitu ahal izango da, streaming bidez, Kosmos webgunean.
Sarrerak doan izango dira, baina aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroaren informaziorako puntuan.
Zientziateka hilean behin EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duen ekimena da.
uen ekimena da.© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa