cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

09:38

Kosmos

Artea & Zientzia

`Gure ondare artistikoa biltzen eta erakusten duen zientzia´

EITB.EUS

Bilbo

Apirilaren 6an, arratsaldeko 7retan, Bilboko Guggenheim Museoan hasiko da Artea & Zientzia TopArte-n deituriko hitzaldi zikloa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

streaming-a (1)

Zientzia esperimentalak beharrezko erremintak dira arte lanen analisiak, tratamendua eta kontserbazioa betetzeko unean. Gainera,  arte lanaren edukiaren informazioa emateaz gain, sortu zeneko baldintzen inguruko datuak ere eskaintzen dituzte. Izan ere, zientziak eta arteak uste duguna baino erlazio estuagoa dute. Are gehiago, artista, zaharberritzaile zein analistentzat nahitaezkoa da ezagutza zientifikoa. Materialen ezaugarrien arabera, adibidez, pigmentuen degradazioa nola burutzen den ulertzen lagun dezakete.

Gai honetan oinarrituta, "Gure ondare artistikoa biltzen eta erakusten duen Zientzia" izeneko hitzaldian eskainiko dute Guggenheim Museoko Kontserbazio alorreko koordinatzaile eta teknikari diren Ainhoa Sanz López de Heredia eta Aitziber Velascok hurrenez hurren, eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasle Oskar González Mendiak. Ekitaldi hau apirilaren 6an ospatuko da, Bilboko Guggenheim Museoko auditorioan, 19:00etatik aurrera. Zuzenean ere jarraitu ahal izango da Kosmos atarian.

Sarrera doakoa izango bada ere, ezinbestekoa izango da aurretiaz gonbidapenak hartzea, bai Guggenheim Museoaren leihatilan bertan edota bere web orrialdearen bitartez

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak Bilboko Guggenheim Museoaren laguntzarekin antolatutako antolatutako ziklo hau, museoaren XX. urteurrena ospatzeko egin den TopArte programaren barruan dago kokatuta.

dago kokatuta.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka