cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

10:42

Kosmos

Zientziateka

'Bitxi arkitektoniko baten berreskurapena: Punta Begoñako Galeriak'

EITB.EUS

Maria Peraita, Laura Damas, Gorka Arana eta María Dolores Rodríguez Zientziatekan egongo dira, maiatzaren 24an, eraikin horri buruzko xehetasunak azaltzeko.

  • Argazkia: Zientziateka

    Argazkia: Zientziateka

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Punta Begoñako galeriak (Getxo) berreskuratzeko, jendarteari irekitako ikerketa eta zaharberritze prozesu bat jarri da abian, diziplina anitzekoa. Izan ere, Euskadiko XX. mendearen hasierako eraikin aipagarrietako bat da, horren erabilera eta kokapen bereziengatik eta hura egiteko erabilitako teknologiarengatik. Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedra eta EHUko adituen hainbat talde eraikinaren materialak eta inguruko geologia ari dira aztertzen, pinturen eta zeramikaren kontserbazio-lanak ari dira egiten eta azpiegituraren erabilerari buruzko iritziak ari dira biltzen, besteak beste.

“Bitxi arkitektoniko baten berreskurapena: Punta Begoñako Galeriak” izenburua izango duen hitzaldian, hainbat adituk hartuko dute parte: María Peraita Tajadura, ondarearen zaharberritzean eta kudeaketan aditua; Laura Damas Mollá, Geologian doktorea; Gorka Arana Momoitio, Zientzia kimikoetan doktorea; eta, María Dolores Rodríguez Laso, Zaharberritze irakaslea. Ekitaldia gaztelaniaz izango da, maiatzaren 24an, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroan, eta zuzenean jarraitu ahalko da, streaming bidez, Kosmos webgunean.

Sarrerak doakoak izango dira, baina aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroaren informazio-gunean.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duen ekimena da.

uen ekimena da.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka