cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

12:19

Kosmos

Artea & Zientzia

'Zientzia artearen tresna gisa'

EITB.EUS

Bilbo

'Artea & Zientzia TopArte-n' zikloaren azken jardunaldia ospatuko da maiatzaren 25ean, 19:00etan, Bilboko Guggenheim Museoko Entzungelan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Artelanen jatorria ezagutzeko eta artistaren lana zerk eragin dezakeen ulertzeko ezinbestekoa da jakintza zientifikoa. Eskultura edo koadro bateko pinturen konposizioa egiteko erabilitako materialen analisiak artelanetan barneratu, haien zentzua aurkitu eta artistaren ideia zehaztea ahalbidetzen dute. Bestalde, artea aurrerapenetan ere izan da funtsezkoa oro har zientziei esleitu izan zaizkien arloen hobekuntzan; ingurumena edo arlo soziala, adibidez.

Jacobo Castellano artista plastikoa, Deborah García Bello kimikari eta zientzia dibulgatzailea eta Sergio Prego artista egongo dira Artea & Zientzia zikloko azken jardunaldian. Maiatzaren 25ean izango da, Bilboko Guggenheim Museoaren Entzungelan, 19:00etatik aurrera. Zuzenean ere jarraitu ahal izango da Kosmos atarian.

Sarrera doakoa izango bada ere, ezinbestekoa izango da gonbidapenak aurretiaz hartzea, Guggenheim Museoko leihatilan bertan edo horren web orrialdearen bitartez.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak Bilboko Guggenheim Museoaren laguntzarekin antolatutako ziklo hau museoaren XX. urteurrena ospatzeko egin den TopARTE programaren baitan sartu dute.

 

 

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka