cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

11:27

Kosmos

Irailaren 14tik 24ra

Naukas eta askoz gehiago Bizkaia Zientzia Plaza jaialdian

G.I. | EITB.EUS

Bilbo

Bilbok eta Bizkaiko beste zenbait herrik zientzia arnastuko dute irailaren 14tik 24ra.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Iraila zientziaz beteta dator. Dibulgaziozko jaialdi erraldoi honen xedea, Bizkaia zientziaren erreferentziazko bilgune bilakatzea da, unibertsitatean, ikerketa zentroetan eta teknologia zentroetan gauzatzen ari diren garapen teknologiko eta zientifikoko proiektuak babestuz.

Bizkaia Zientzia Plazan adin guztietarako zientzia egongo da, eta bizitzako ezinbesteko alderdi bezala, batez ere gazteak zientziara hurbiltzeko ahalegina egingo da. Dohako sarrera izango duten hainbat ekitaldiz osatuta egongo da. Horrez gain, eitb.eus-eko Kosmos atarian zuzenean jarraitzeko aukera ere egongo da.

EGITARAUA

Irailak 14 (goizean): Ciencia Show, zientziari buruzko bakarrizketen lehiaketa da, non bigarren hezkuntzako ikasleek parte hartuko duten.

Irailak 14 (arratsaldean): Naukas Pro 20 minutuko ponentziekin gauzatuko da. Zientziaren arlo profesionaleko errealitatearen ikuspegi ezberdinak jorratuko dira, besteak beste.

Irailak 15-16 (goizean eta arratsaldean): Nazioartean dagoen zientzia-dibulgaziozko ikuskizunik handiena da Naukas Bilbao. 10 minutuko hitzaldi ozar eta sinplez osatuta dago.

Irailak 17 (goizean): Naukas Kids ekitaldi aproposa da adin txikikoei erakusteko zientzia dibertigarria izan daitekeela, horretarako hainbat ekintza egingo dira: tailerrak, ikuskizunak, ginkana, hitzaldiak?

Irailak 17 (goizean eta arratsaldean): Ohikoa ez den ikuspegi batetik, zientziara hurbiltzeko sormenezko espazioa bilakatuko da Scenio. Hainbat ekintza izango dira: ikuskizun zientifikoak, erakusketak, tailerrak, irrati-programa bat, bideojoko zientifiko eta hezitzaileen erakustaldia, etab.

Irailak 18-20: Gazte zientzialari eta ikertzaileei zuzendutako kongresua da Sciencia +. Zientzia arloan, eta bereziki testuinguru europarrean dauden aukera profesional ezberdinez arituko dira.

Irailak 21-24: Jakinduriek mundue erreko dau (Bertsozientzia), dibulgazioa eta bertsolarismoa fusionatzen dituen ekimena da eta Bizkaiko herri ezberdinetan ospatuko da. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguista arituko da zeremonia-maisu gisa.

Bizkaia Zientzia Plaza Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako iniziatiba da eta dibulgaziozko hainbat elkarteren lankidetzaren fruitua da.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka