Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Literatura eta zientzia
eitb.eus
Donostia
Luisa Etxenike idazlea, Jose Edelstein fisikaria edo Jordi Fortuny filologoa, besteak beste, materia, bizitza eta kontzientziari buruz arituko dira literatura eta zientziaren 3. nazioarteko topaketan.
Luisa Etxenike.
Donostiako San Telmo Museoak ateak irekiko dizkio Mestizajeak hirugarren topaketari. Ekitaldi honen bitartez, aniztasun intelektuala sustatzea eta ezagueraren hiper-espezializazioa haustea lortu nahi da, horrela literaturak, zientziak eta humanitateek elkar osatzea eta aberastea ahalbidetuz.
Lehen mailako hainbat profesional elkartuko dira bertan, Luisa Etxenike idazlea, Jose Edelstein fisikaria edo Jordi Fortuny filologoa, besteak beste. Materiari, bizitzari eta kontzientziari buruzko elkarrizketa bultzatzen saiatuko dira, literatura eta zientziaren inguruko 3. nazioarteko topaketa honetan.
Hitzaldiak urriaren 23an, 24an eta 25ean izango dira Donostiako San Telmo Museoan, 18:00etatik 21:00etara. Sarrera librea eta doakoa izango da, eta zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus atarian.
EGITARAUA
Astelehena, 2017ko urriaren 23a
18:00-19:20 Materia, literatura eta zientzia
Luisa Etxenike idazlea eta José Edelstein Santiago de Compostela Unibertsitateko Partikulen Fisika Departamentuko ordezkaria.
Moderatzailea: Gustavo A. Schwartz, Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua (CSIC) CFM / DIPC – Donostia.
19:20-19:40 Atsedena
19:40-21:00 Materia eta idazketa: joan-etorriko bideak
Menchu Gutiérrez olerkaria eta Germán Sierra Santiago de Compostela Unibertsitateko Biokimika eta Biologia Departamentuko ordezkaria.
Moderatzailea: Carlos López de Silanes de Miguel, neurologoa eta Zientziaren Historian doktorea Torrejongo Unibertsitate Ospitalean, Madrilen.
Asteartea, 2017ko urriaren 24a
18:00-18:40 Lengoaia eta pentsamendua: hizkuntza perfektuaren bila
Jordi Fortuny Bartzelonako Unibertsitateko Filologia Katalan eta Hizkuntzalaritza Orokorraren Departamentuko ordezkaria.
18:40-19:20 Dinamika ez linealak, adarkadurak eta zoria literatura digitalean
Belén Gache idazle eta olerkaria - Madril.
Moderatzailea: Kepa Ruiz-Mirazo, Biofisika Institutua - Euskal Herriko Unibertsitateko Zientziaren Logika eta Filosofia Departamentua.
19:20-19:40 Atsedena
19:40-21:00 Eboluzioa, bizitza, konplexutasuna eta kontzientzia.
Juan Ignacio Pérez Iglesias UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria eta Xurxo Mariño Coruñako Unibertsitateko Fisiologia irakaslea.
Moderatzailea: José Edelstein, Santiago de Compostela Unibertsitateko Partikulen Fisika Departamentuko ordezkaria.
Asteazkena, 2017ko urriak 25
18:00-19:20 Kontzientziaren materialtasuna: musika eta olerkaritzaren loturak
Elixabete Etxebeste Musikaren Filosofia eta Estetika eta Etnomusikologia Musikenen eta Amalia Iglesias filologoa, olerkaria eta kultura-kazetaria.
Moderatzailea: Víctor Bermúdez, Donostia International Physics Center.
19:20-19:40 Atsedena
19:40-20:20 Neurozientzia, irakurketa eta literatura
Manuel Carreiras Basque Center on Cognition, Brain and Language erakundeko zuzendari zientifikoa.
20:20-21:00 Literatura neurokontzientea: pentsatzen ari direla pentsatzen duten olerkariak
Vicente Luis Mora idazlea, olerkaria eta literatura-kritikaria.
Moderatzailea: Isabel Jaén Portillo, Portland State University - USA.
/p>
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa