Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

16:21

Kosmos

Apirialen 10etik 19ra

Zientziateka: 'Natura, Literatura eta Zientzia' hitzaldiak

Zientziateka hitzaldi-zikloaren esparruan, 'Natura, Literatura eta Zientzia' hitzaldiak eskainiko dira apirilaren 10etik 19ra Azkuna Zentroan.

  • Argazkia: www.azkunazentroa.eus

    Argazkia: www.azkunazentroa.eus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ikerketa-arlo desberdinen arteko bategitea betidanik izan da garai bakoitzaren errealitatea modu orokor eta fidagarrian islatzeko tresna zoragarria. Zentzu horretan, naturaren, literaturaren eta zientziaren arteko lotura da, agian, gizakiak mundua elkarren osagarri diren hainbat ikuspegitik aztertu eta irakasteko modu harrigarrienetako bat.

Hiru jakintza-arlo horien batura izango da Azkuna Zentroan apirilaren 10 eta 19 bitartean eskainiko direnNatura, Literatura eta Zientzia’ hitzaldien gai nagusia. Ekitaldia, ‘Zientziateka’ hitzaldi-zikloaren esparruan antolatuta, naturaren eta literaturan islatutako giza-ingurunearen arteko harremana elkartzen saiatuko diren zientzialarien bost konferentziez dago osatuta.

‘Natura, Literatura eta Zientzia’ zikloa, zeina Kultura Zientifikoko Katedrak Azkuna Zentroarekin batera antolatu duen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren (FECYT) laguntza jaso duen, Gutun Zuriaren, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, hamaikagarren edizioaren aurrerapena izango da.

Literatura-hitzordu ezagun horren edizio berria apirilaren 23tik aurrera izango da Azkuna Zentroan, eta nazioko, nazioarteko zein tokiko idazleak irakurleekin elkartzeko aukera aparta izango da. Ekitaldiaren ardatza Henry David Throreau idazlearen lana izango da, naturaren unibertso naturalaren babesle gisa aski ezaguna. Thoreau-ren jaiotzaren bigarren mendeurrena iaz ospatu zela eta, Jaialdiaren gaia  literatura eta ingurumen naturalaren babesa izango dira.

Hitzaldiak zuzenean jarraitu ahal izango dira Kosmos webgunean streaming bitartez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Zientzia

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka