Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

16:29

Kosmos

Ekonomia eta zientzia

Open Banking Bilbao Conference, ekainaren 20an Iberdrola Dorrean

Banka Ireki, Fintech eta Zibersegutasunaren arloko konferentzia zuzenean ikusteko aukera izango duzu streaming bidez.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Open Banking Bilbao Conference, Banka Ireki, Fintech eta Zibersegutasunaren arloko konferentzia ekainaren 20an ospatuko da Iberdrola Dorrean eta zuzenean streaming bidez ikusteko aukera duzu.

Banka irekia zer den, Europako PSD2 araua zer den eta Open Banking estrategia bat nola bultza daitekeen ulertzeko aukera ematen du batzar honek. Gainera, Erresuma Batuko kasu arrakastatsuengandik ere ikasteko aukera dago, herrialde hori baita Open Banking arloko munduko liderra.

Egitaraua

Hasten Ventures enpresako Javier Garcinuño zuzendarian bertaratzen diren guztiei ongietorria emango die goizeko 09:00etan.

Imran Gulamhuseinwala, Londresko Open Banking Ltd-ko Inplementazio Aholkularia izango da ondoren hitz egingo duena. Honek Erresuma Batuko banka irekiaren historia azalduko du.

BBVAk Open Baking-ean izandako esperientziaz mintzatzeko aukera izango du; Kutxabankek, aldiz, Bizumari buruz hitz egingo du.

Kasu baten ikerketaren ostean, 11:00 aldera mahai-inguru bat egingo da "Nola jaulki dezaket nire banka irekiaren estrategia?" izenburupean.

Eten labur baten ostean, Open Data Insituteko Merkataritza zuzendariak banka irekiaren nazioarteko ikuspegiari buruzko hitzaldia emango du.

Zibersegurtasuna eta banka irekiaren erronka eta aukerak ere izango dituzte mintzagai.

Azkenik, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak emango dio amaiera ekitaldi honi.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka