Itxi

Bilbo

Ollerietako gatazka

Aldundia: 'Adingabeentzako zentroak etxeak dira, ez espetxeak'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

'Pichi' adingabe batek zentro batetik ihes egin eta gero, euren lana "bizimodu normaldua" ez duten adingabeak "babestea eta heztea" dela nabarmendu du Aldundiak.

  • Olleriak...Pitxiak

    Olleriak...Pitxiak

Bizkaiko Aldundiak adierazi du adingabeentzako zentroak "benetako etxeak" direla, "ez espetxeak".

Ostiralean, Bilboko Ollerieta auzoan bizikidetza arazo larriak eragin dituen 'Pichi'ak klan gatazkatsuetako kide bat atxilotu zuen Udaltzaingoak, eta adingabeentzako zentro batera eraman zuen, baina horrek ihes egin zuen heldu eta bi ordura. Horren ondorioz, Poliziaren eta Larrialdietako Euskal Sindikatuak "inplikazio falta" egotzi dio Aldundiari.

Hori horrela, foru erakundeak erantzun du Adingabeentzako Fiskaltzari dagokiola adingabeen internamendu erregimena ezartzea.

Halaber, euren lana "bizimodu normaldua" ez duten adingabeak "babestea eta heztea" dela nabarmendu du.

Gizarte Ekintzako Sailetik esan dutenez, adingabe batzuekin egon daitezkeen "arazoak" ezin dituzte konpondu Aldundiko langileek, ez baitute "ahalmen legalik" adingabe gatazkatsuak "atxikitzeko".

Horren ildotik, Aldunditik gaineratu dute zentroek ezin dutela neurri "hertsatzailerik" hartu adingabeen aurka. Horregatik, "pazientzia, denbora eta kolaborazioa" behar da eragile guztien artean adingabeek euren egoera uler dezaten.

Azkenik, foru erakundeak elkarlanean aritzeko deia egin die eragile guztiei: Aldundia, Udala, Polizia, Fiskaltza eta Justizia.