cerrar buscador

08:58

Bilbo

Ama Birjinaren jaia

Milaka pertsonak bisita egin diote Begoñako Ama Birjinari

Agentziak | Erredakzioa

"Bilbo hiri abegikorra da, etortzen diren borondate oneko pertsona guztiek lekua izango dute", nabarmendu du Juan Maria Aburto alkateak.

1:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Juan Maria Aburto Bilboko alkateak "tradizioekiko errespetua" adierazi du gaur, astelehena, eta, azpimarratu duenez, "Bilbo hiri abegikorra da, borondate oneko pertsonek lekua topatu duten hiria".

Hala mintzatu da alkate bilbotarra Bizkaiko patroia dela eta, Begoñako Basilikan egindako ekitaldietan, urtero abuztuko 15ean ohi legez. Besteak beste, Mario Iceta Bilboko gotzaina, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramalea eta udal-gobernuko zenbait kide izan dira bertan.

Milaka lagunek bat egin dute Basilikaren inguruetan, Bizkaiko patroiaren omenez. Gainera, gaurko eguna -esan du Aburtok- "ospatzeko eguna da, sentimenduz, emozioz, eta tradizioz betetakoa; omentzeko eguna eta, bereziki, festa eguna".

Bilboko gotzainak gidatutako meza nagusian parte hartu eta gero, "Begoñara hurbilduko diren 15.000 pertsonari agur berezia" helarazi die alkateak eta, beste behin, "tradizioekiko errespeturik handiena" adierazi du.

"Bilbo hiri abegikorra da, etortzen diren borondate oneko pertsona guztiek lekua izango dute", nabarmendu du alkateak.

Adierazpenak egin eta gero, alkateak eta gotzainak lore eskaintza egin eta aurreskua dantzatu dute. Aburto izan da aurreskua abiarazi duena, azaldu duenez, "alkate naizen heinean, nire herriarenganako errespetua erakusteko modua da".

Mezatara, EAJko, PSE-EEko eta PPko zinegotziak joan dira. Iaz bezala, EH Bildu, Udalberri eta Ganemos Goazen Bilbao taldeetakoak ez dira joan, udalbatzako kideak ekitaldi erlijiosoetara joatearen aurka baitaude.

Mezaren ostean alkateak kazetariei esan dienez, “gaurkoa ospakizun, sentimendu, emozio, tradizio, omenaldi eta jairako eguna da”, eta “Begoñara bertaratuko diren 150.000 lagunentzako agur berezia” bidali du.

Termometroek 30 graduko tenperaturak adierazten zituztela, basilikaren inguruan dantza taldeak eta erraldoiak egon dira ospakizuna girotzen, eta erroskilak erosteko postuak ere paratu dituzte.

Bilbobusen zerbitzu bereziak

Bilboko Udalak Bilbobusen zerbitzu bereziak jarri ditu gaur, jaieguna dela eta.

03 linean (Plaza Biribila – Otxarkoaga) autobus gehiago jarriko dituzte; hamar minutuan behin aterako da bat, hortaz, 07:15 eta 22:20 artean.

Iruzkinak