Bilbo
Garraio publikoa
Eitb.eus
Pertsona batek urte betez doan bidaiatzeko abonua eta bi pertsonentzako Londreserako asteburuko bidaia jasoko ditu opari gisa.
Metro Bilbao. Argazkia: EiTB
1995eko azaroaren 11n martxan hasi zenetik hona milioika pertsonek erabili dute metroa. Hala, Bilboko Metropoliaren eremuan bizi edo lan egiten dutenentzat, zein bisitan etorri diren pertsonentzat ere, ezinbesteko zerbitzua bihurtu da.
Aste honetan, 1.500 milioigarren bidaia erregistratuko da hiriarteko trenbidearen sareko geltokiren batean, Metro Bilbaok jakitera eman duenez.
Arrazoi hori kontuan izanda, hala egokitzen zaion pertsonak urte betez doan bidaiatzeko abonua eta bi pertsonentzako Londreserako asteburuko bidaia jasoko ditu opari gisa, besteak beste, Europako metrorik zaharrena ezagutzeko aukera izateko.
“Laster 1.500.000.000 izango dira Metro Bilbaon egindako bidaiak. Kopuru historiko hori datozen egunotan lortuko da” azaldu du Metro Bilbaok. Horrenbestez, zerbitzu hori erabiltzen duen edozeinek lortu dezake saria.
u dezake saria.u dezake saria.orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa