Bilbo
“Koloso jurasikoak”
eitb.eus
Europako dinosaurorik handienaren eta AEBko Camptosaurus baten eskeleto osoen erreplikak ikusgai daude ‘Koloso Jurasikoak’ erakusketan, EHUren Bizkaia Aretoan.
audioak (1)
Dinosauroak hobeto ezagutzeko, 145 milioi urteko bidaia egiteko aukera eskainiko die ikusleei EHUk Bizkaia Aretoan, ‘Koloso jurasikoak’ erakusketan. Hor, Europako dinosaurorik handienaren (Turiasaurus riodevensis) eta AEBtik datorren Camptosaurus baten eskeleto osoen jatorrizko tamainako erreplikak ikusgai izango dira, beteak beste.
Bi eskeletoez gain, 11 informazio panel ere egongo dira, Bizkaia Aretoan gaurtik azaroaren 27ra ikusgai egongo den erakusketan, eta bisita gidatuak eta hitzaldiak ere antolatu dituzte. Sarera doakoa izango da.
Europako erraldoia
2003az geroztik, hainbat hilabetetako indusketa-lanen ostean, Teruelgo hainbat ikertzaileek dinosauro sauropodo —lepo eta buztan luzeko kuadrupedoa— erraldoi baten hainbat fosil aurkitu zituzten Riodeva Teruelgo herrian, eta Turiasaurus riodevensis izena jarri zioten. Hain zuzen, horren hezurduraren erreplika da Bilbon ikusgai dagoena.
7 metro altu eta 21 metro luze ditu Turiasaurus-ak, Europako beste edozein dinosauro baino handiagoa da eta munduko handienen artean dago. Bizkaia Aretoko terrazako lorategian dago Turiasaurus riodevensis, kanpoaldetik ere ikusteko moduan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa